Antirretrobiral

Antierretrobiral» orritik birbideratua)

Antirretrobirala edo erretrobirus-kontrakoa erretrobirusen ugalketa edo eragina eragozteko gaitasuna duen botika da.[1] Erretrobirusek hainbat gaitz infekzioso eragiten dute, ezagunena HIESa izanik. Zidobudina, azidotimidina (AZT) ere deitua, izan zen lehenengo antirretrobirala; 1980ko hamarkadaren bukaeran hasi zen baliatzen HIESaren tratamenduan.[2] Gaur egun, erretrobirusen kontrako eraginkortasun handiko tratamenduak (HAART) erabiltzen dira, bi antirretrobiral edo gehiago konbinatzen dituztenak.

Jarduera-mekanismoa

aldatu
 
GIBaren aurka erabiltzen diren lau antirretrobiral multzo handien jarduera: fusioaren inhibitzaileak, alderantzizko transkriptasaren inhibitzaileak, integrasaren inhibitzaileak eta proteasaren inhibitzaileak

Lau maila ezberdinetan jarduten dute antirretrobiralek:

  • Fusioaren inhibitzaileak. Erretrobirusa zelula ostalari batean sartzea eragozten dute. Enfubirtida eta marabirok dira mota honetakoak. Erresistentzia anitzeko GIBa duten edo bestelako erretrobirus-aurkako botikei intoleranteak diren pazienteak tratatzeko baliatzen dira.[3]
  • Alderantzizko transkriptasaren inhibitzaileak. Alderantzizko transkriptasa entzima inhibitzen dute, birusaren RNAko informazio genetikoa erabiliz DNA sintetizatzeko funtsezkoa dena.[4] Bi mota daude:
  • Integrasaren inhibitzaileak. Integrasa entzima, DNA birikoa zelula ostalariaren genoman sartzea ahalbidetzen duena, inhibitzen dute. Erraltegrabir izan zen lehenbizikoa, eta haren erabilpena 2007. urte amaieran onartu zen.[5]
  • Proteasaren inhibitzaileak. Proteasa, erretrobirusek beren heltze-prozesua osatzeko behar duten entzima, inhibitzen dute. Indinabir, erritonabir, lopinabir, atazanabir, darunabir dira mota honetako sendagaiak. Haien merkaturatzeak iraultza terapeutiko handia ekarri zuen.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hiesa Hiztegia] [2016]
  2. a b AZT - the first drug treatment for HIV. animalresearch.info (Noiz kontsultatua: 2020-4-11).
  3. a b c d Torre, Victor; Ugarte-Uribe, Begoña; Lorizate, Maier; Montes, Ruth. GIBaren kontrako tratamendua. Berrikuspen historikoa. Ekaia. EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria, 2020, ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-11).
  4. Euskalterm: alderantzizko transkriptasa. euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-9).
  5. EPARs for authorised medicinal products for human use: Isentress. European Medicines Agency, archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2020-4-11).

Kanpo estekak

aldatu