Lopinabir
Lopinabirra[1] proteasaren inhibitzaileen familiako antirretrobirala da. Erritonabirrarekin eta lamibudinarekin batera subterapeutiko gisa erabiltzen dute, GIB-1 eta GIB-2 bidez infektatutako pazienteentzako terapia antirretrobiral oso supresiboan.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Abbott enpresa farmazeutikoak garatu zuen botika hori, GIB/HIESa duten pazienteei terapia emateko, aurretik emandako beste antirretrobiral mota batzuekiko erresistentzia garatu baizuten. Lopinabirraren eraginkortasun bereizia oso txikia da, P450 3A4 zitokromoak metabolizatzen baitu, eta bere maila serikoak eta ondorio terapeutikoak murriztu egiten baitira. Baina, erritonabirrarekin duen konbinazioak, zitokromoaren inhibitzaile gisa funtzionatzen duenak, medikamentuaren maila serikoak handitzen ditu organismoan, eta, beraz, haren eraginkortasuna handiagoa da.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskalterm: [Farmakoak Hiztegia] [2022]
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |