Antepara kalea (Gasteiz)
Gasteizko (Araba) Antepara kalea Alde Zaharrean dago, hiriaren Erdi Aroko gune horren euskarri den muinoaren iparraldeko magalean. Ezagunagoa da gaztelaniazko izenarekin: Cubo kalea.
Antepara kalea (Gasteiz) | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°51′08″N 2°40′19″W / 42.85236°N 2.67186°W |
![]() | |
Kokapena aldatu
Bueno Monreal kalea amaitzen den tokian hasten da, Santa Maria kantoian, eta Arriagako Ateraino iristen da. Hegoalde-iparralde norabidea du.
Luzera aldatu
208 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 7 zenbakiraino iristen da, eta eskuinekoan 28raino.
Historia aldatu
Kalearen izena aspaldikoa da, gutxienez XVI. Mendekoa, Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako Gasteizko toponimia I[1] (Euskaltzaindia, 2009) liburuan jasota dagoenez. Izan ere, kale honetatik erreka bat igarotzen zen, eta bertan presa bat zegoen.
Trafikoa aldatu
Trafikorako irekita dago, Santa Maria kantoitik Arriaga Aterantz. Kontrako noranzkoan joateko bidegorria ere badago.
Erreferentziak aldatu
- ↑ .