Anoa Bovidae familiako artiodaktilo ugaztuna da. Bobido txikienetakoa da: 2 m luze izaten da, isatsaren 30 cm-ak ere kontuan hartuta; eta 1 m inguru izaten da garai. Adar motz zuzenak izaten ditu, kanporantz irtenak. Binaka edo talde txikitan bizi izaten da Celebes uharteetan, ordoki garai aintziratsuetan. Musketa-usain handia izaten du.

Bubalus depressicornis

Bubalus generoaren azpigeneroa osatzen du. Indonesiako Sulawesi eta Buton uharteetan bizi diren bi espezie ditu barnean Bubalus quarlesi eta Bubalus depressicornis hain zuzen ere.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu