Anne-Marie

abeslari britainiarra

Anne-Marie Rose Nicholson (Essex, Erresuma Batua, 1991ko apirilaren 7a) Anne-Marie izenarekin ezaguna, abeslari eta musikagile ingelesa da.[1] Hainbat single-etan parte hartu du eta hauetariko batzuk lehen postuak lortu dituzte salduenen zerrendetan, esate baterako, UK Singles Chart-en. Lehen postura Rockabye (Clean Bandit eta Sean Paul-ekin sortutako abestia), «Alarm» , «Ciao Adios», «Friends» eta «2002» iritsi ziren. Bere lehen estudioko diskoa Speak Your Mind da, 2018ko apirilaren 27an kaleratua. Disko hau UK Albums Chart-en hirugarren postura iritsi zen eta Anne-Marie-k 2019ko Brit sarietan lau izendapen jaso zituen.

Anne-Marie

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnne-Marie Rose Nicholson
JaiotzaEssex1991ko apirilaren 7a (33 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
ingelesa
estatubatuar ingelesa
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Ingeles britainiarra
estatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikagilea
Genero artistikoaR&B garaikidea
pop musika
rhythm and bluesa
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaAsylum Records
Atlantic Records
Warner Music Group

iamannemarie.com
IMDB: nm7429474 Facebook: iamannemarie Twitter: AnneMarie Instagram: annemarie VK: annemarie Youtube: UCBL7ZxVX4GvW4CFiES_-0YA TikTok: annemarie Souncloud: iamannemarie Spotify: 1zNqDE7qDGCsyzJwohVaoX iTunes: 474724108 Last fm: Anne-Marie Musicbrainz: e3d5b5ec-101a-4529-9f2d-01dca64cf44e Songkick: 8555914 Discogs: 238549 Allmusic: mn0003322652 Deezer: 6396188 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Haurtzaroa eta lehen pausoak musikan aldatu

Anne-Marie Nicholson[2], 1991ko apirilaren 7an jaio zen Essex-ko konderrian, Londreseko ipar-mendebaldean, Erresuma Batuko hiriburuan[1]. Ume zela, Anne-Marie bere logelan bakarrik kantatzen entzutea oso ohikoa zen.[3] Oso gogoko zituen Christina Aguilera-en, Lauryn Hill-en, S Club7-en eta Alanis Morissette-en abestiak entzutea, azken honen eragina nabarmena izan zelarik bere konposizioetan. Urteak aurrera, Prince eta Michael Jacson bezalako abeslariak entzuten hasi zen eta soul, ska, reggae eta rap[4] musika estiloetan arreta jarri zuen, azken honetan Eminem eta 50 Cent artistengan interesa erakutsiz.[3][4]

Bi urte zituela, Anne-Marie dantza eta antzerki klaseak jasotzen hasi zen herriko arte eszenikoen eskolan, bere ahizpak ikasten zuen toki berean[5]. Sei urte zituela, bere eskolan Miserableak antzezlanerako proba bat egin eta arrakastaz pasa zuen. West End-en[4][6] ekoizpen honetan antzezteaz gain, abesteko gaitasuna ere bazuela erakutsi zuen[5][6]. Musikaletan zortzi urterekin kantari bezela estreinatu zen, abestia oso modu sinplean abestuz, baina denbora pasa hala ekoizleei bere papera gustatu eta garrantzi handiagoa ematea pentsatu zuten[5][6]. Miserableak musikalean emandako emaitza onen ondoren, West End[5] ekoiztetxearen beste musikal batean ere lanean aritu zen, Whistle Down the Wind izenekoa, bertan Jessie J-ekin[6][7] batera lan egin zuen. Anne-Marie-ren ahotsak nerabezaroan jasandako tonu jetsieraren ondorioz antzezteari utzi zion [3][8].

Unibertsitatean zela, hainbat talentu frogetan parte hartu zuen Alanis Morissette-n abestiak kantatuz. Bertan jendearekin izandako hartu-emanak, bere buruarengan konfiantza hartzeko balio izan zion[5]. Froga hauetako batean, eskolatik ezaguna zuen epaimahaikide batek bira batean parte hartzeko eskatu zion. 2013-an[9], konposatzaile bat ezagutu zuen, piano klase batzuk medio, eta pianojolea bere lanari ahotsa jartzeko norbaiten bila zenbilenez[5], Anne-Marie aukeratu zuen lan honetarako. Abestia Elton John-en[5][6] Rocket estudioan grabatu zen. Disketxea egindako lanarekin oso gustora gelditu zenez Anne-Marie-rekin kontratu bat sinatzea erabaki zuen.[5][6][10]

Ezagutzera ematen aldatu

 
Anne-Marie Rudimental taldearekin V jaialdian, 2014

Disketxearekin kontratua sinatu ostean, Anne-Marie musika pop-eko hainbat konpositore eta ekoizleekin hasi zen lanean[5]. 2013ko erdialdean, abeslariak maketa bat argitaratu zuen ,«Summer Girl» izenekoa, entzuleei asko gustatu zitzaien abestia[10] eta bereziki Ed Sheran-i[7]. Kritika baikorrak jaso zituen hainbat kritikariren aldetik, adibidez Sam Lansky-rengandik[11]. Nahiz eta ere lehen lanak harrera ona izan, Anne-Marie-k denbora bat hartu zuen artista bezala garatzeko bere bakarlari karrerarekin aurrera jarraitu baino lehen[7]. Etenaldi honetan, hainbat abeslariekin parte hartu zuen, adibidez Magnetic Man, Gorgon City eta Raized By Wolves. Honek guztiak Rudimental-en interesa piztu zuen[7] eta idazketa saio batzuk eduki zituzten elkarrekin baina, azkenean, ez zuten ezer argitaratu[3]. Beranduago, talde horretako abeslari batek taldea utzi zuenean, 2013ko biran[3], Anne-Marie gonbidatu zuten bertan parte hartzera[3][9]. 2014-an zehar, talde beraren bigarren diskoaren grabaketaren parte izan zen, We the Generation. Bertan, lau abesti idazten lagundu eta hainbatetan abestu ere egin zuen. Rudimental taldearekin, Anne-Marie-k bere esperientzia musikala handitzeko aukera izan zuen eta esperientzia honek bere bakarkako karrera aurrera jarraitzen lagundu zion. Major Tom's taldearen disketxearekin eta beranduago Asylum eta Atlantic-ekin akordio bat sinatu zuen .

2015-eko uztailean, Anne-Marie-k Karate izeneko bere lehen EP argitaratu zuen. Bertan «Gemini», «Stole» eta «Karate» izeneko single-ak aurkitzen dira, Josh Record eta Two Inch Punch-ek ekoiztuak. Urrian, bere lehen bakarkako bira egin zuen Erresuma Batuan. Arrakasta ikaragarria izan eta sarrera guztiak saltzea lortu zuen. Hilabete geroago «Boy» izeneko single bat kaleratu zuen. 2016ko urte hasieran, Anne-Marie bere jaioterrian egindako biran Craig David eta WSTRN-rekin egon zen, MTV telebista kateak babestuta. 2016ean, MTV-ren eskutik artista berriaren saria irabazi zuen. Horretaz gain, Anne-Marie-k bakarkako lau kontzertuko bira egin zuen Manchester, Nottingham, Brighton eta Londresen. Ondoren Rudimental taldearekin batera Erresuma Batuetako biran parte hartu zuen.

2016-Orainaldia: Arrakastak eta Speak Your Mind aldatu

2016ko lehen hilabeteetan, Anne-Marie-k «Do It Right» estreinatu zuen. Hasieran bere diskoko single bezala argitaratu nahi izan zuen baina azkenean beste bat aukeratu zuen[3]. Abesti horrekin Australiako single-en zerrendan, hogeitabigarren postua lortu zuen eta 35 mila kopia saltzeagatik urrezko egiaztagiria eman zioten Australian Recording Industry Association (ARIA) eskutik. Bere hurrengo single-ak «Alarm», bere bikotearen desleialtasunean oinarritu zen eta maiatzean kaleratu eta honek zazpigarren postua lortu zuen ARIA-ko zerrendan. 70 mila ale saldu zituen Australian eta ARIA-k platinozko ziurtagiria eman zion. Erresuma Batuan izandako harrera are handiagoa izan zen, 400.000 ale saldu eta bertako sinlge-n zerrendan hamaseigarren postua lortu zuen. Estatu Batuetan aldiz, «Alarm» abestiak gorakada izan zuen, abestiaren hainbat bertsio argitaratu zirenean eta Billboard arrakastatsuenen zerrendan sartu zen. 2016ko uztailean, Anne-Marie-k MTVko babesa jaso zuen kate horretako iragarki batzuetan azalduz zen. Urte horretako MTV European Music Awards sarietan, push artista hoberenera izendatua izan zen, bertan bere «Alarm» abestia abestuz. Honetaz gain, Mobo Award sarietan artista berri hoberenaren izendapena irabazi zuen.

 
Anne-Marie Elizabeth II 92.urtebetetzean, 2018

2016ko urrian, Illy raperoarekin elkarlanean, «Catch 22» kantua argitaratu zuen. Australiako entzuleek gogoko izan zuten kanta eta arrakastatsuenen zerrendan hamabostgarren postua lortzera iritsi zen. Ondoren, Sean Paul abeslariarekin «Rockabye» single-an parte hartu eta hau Erresuma Batuko single-en zerrendan lehengo aldiz lehen postuan kokatu zen. Europan eta Australian ere kanta ez zen atzean gelditu, lehen postuak lortu zituen single zerrendetan. 2016ko lehen hilabetetatik Anne-Marie kontzertu bira batean murgildu zen eta urte bereko udan, Erresuma Batuan ere hainbat jaialditan parte hartu zuen, esaterako, V Secret Garden Party, Pukkelpop edo Bestival. Urriaren hasieran, Estatu Batuetako kontzertu aretoetan bakarlari gisa estreinatu zen eta Erresuma Batuan bere abestien promozioarekin jarraitu zuen. 2017an, Ed Sheeran-en Divide Tour-eko gonbidatua izan zen. 2018an Speak Your Mind diskoa eta «Friends» abestia argitaratu zituen eta urte berean Billboard saria irabazi zuen.

2018ko apirilaren 20ean «2002» kantua plazaratu zuen eta urte bereko abuztuaren 27an, «Don't Leave Me Alone». Azken hau David Guetta-rekin lankidetzan sortua. Speak Your Mind-ek izandako arrakastaren ondorioz, Estatu Batuetan zein Erresuma Batuan, urrezko diskoaren ziurtagiria eskuratu zuen. Asylum Records disketxeak, Anne-Marie, bere bigarren diskoan lanean ari dela baieztatu zuen.

Diskografia aldatu

Diskoak aldatu

EP aldatu

  • Karate (2015)
  • Alarm (Remix EP) (2016)
  • Ciao Adios (Remix EP) (2017)
  • Then (Remix EP) (2018)

Single aldatu

Sariak aldatu

Urtea Saria Lana Kategoria Emaitza
2016 MTV Europe Music Award Bere Burua Best Push Act Izendatua
MTV Brand New MTV Brand New Irabazlea
MOBO Awards Best Newcomer Izendatua
2017 Nordoff Robins O2 Silver Clef Awards Jack Daniel Best Newcomer Award Irabazlea
Brit Awards Kritikarien Aukera Izendatua
British Breakthrough Act Izendatua
"Rockabye" (Clean Bandit-rekin) Britainiako Urteko Single-a Izendatua
Britainiako Urteko Bideoa Kanporatua
Teen Choice Awards Choice Music: Dance/Electronic Song Izendatua
LOS40 Music Awards Nazioarteko Urteko Abestia Izendatua
Gaygalan Nazioarteko Urteko Abestia Izendatua
MTV Europe Music Award Abesti onena Izendatua
2018 Billboard Music Award Top Dance/Electronic Song Izendatua
iHeartRadio Music Awards Urteko Dantza Abestia Izendatua
WDM Radio Awards Best Global Track Irabazlea
Bere Burua Best Electronic Vocalist Izendatua
Teen Choice Awards "Friends" (Marshmello-rekin) Choice Music: Dance/Electronic Song Izendatua
iHeartRadio Much Music Video Awards Udarako Abestia Izendatua
Lankidetza Onena Izendatua
MTV Video Music Awards Japan Best New: International Irabazlea
Urteko Bideoa Irabazlea
BreakTudo Awards Bere Burua Artista em Ascensão Izendatua
LOS40 Music Awards International New Artist of the Year Izendatua
MTV Europe Music Award Best New Act Izendatua
Best UK & Ireland Act Izendatua
Brit Awards "Ciao Adios" Britainiako Urteko Bideoa Kanporatua
2019 Brit Awards Bere Burua British Female Solo Artist Izendatua
Speak Your Mind Britainiako Urteko Diska Izendatua
"2002" Britainiako Urteko Single-a Izendatua
Britainiako Urteko Bideoa Izendatua
Global Awards Abesti Onena Izendatua
Bere Burua Emakume Onena Izendatua
Best British Artist or Group Izendatua
Pop Onena Irabazlea
iHeartRadio Music Awards "Rewrite the Stars" Abesti Bertsio Onena Izendatua
"Friends" (Marshmello-rekin) Urteko Dantzatzeko Abestia Izendatua
Remarkable Women Awards 2019 Bere Burua Urteko Artista Irabazlea
2020 Spotify Awards Bere Burua Most-Streamed Female Artist on Consoles Zehaztu gabe

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «Anne-Marie | Biography, Albums, Streaming Links» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  2. (Ingelesez) Gittins, Ian. (2016-02-02). «Anne-Marie review – a peroxide human dynamo» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  3. a b c d e f g (Ingelesez) «Official Tickets and Your Source for Live Entertainment | AXS.com» www.axs.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  4. a b c (Ingelesez) Campbell, Brian. (2016-02-19). «Singer Anne-Marie puts Rudimental behind her as her solo career looks set to soar» The Irish News (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  5. a b c d e f g h i (Ingelesez) Glass Butter Beach – ANNE MARIE. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  6. a b c d e f (Ingelesez) Anne-Marie | MTV UK. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  7. a b c d (Ingelesez) Cragg, Michael. (2015-06-07). «Spotlight on… Anne-Marie» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  8. (Ingelesez) «Six things you need to know about Anne-Marie» Gay Times 2016-07-16 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  9. a b (Ingelesez) «So... how DO you break an artist in the streaming age?» Music Business Worldwide 2016-11-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  10. a b (Ingelesez) «One to watch: Anne-Marie, singer, 22» The Independent 2013-06-21 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  11. «Pop Goes The World: Party With Lucas Nord, Ask Embla, Anne-Marie, Mat…» archive.is 2016-10-17 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).