Anna Howard Shaw

estatubatuar sufragista eta abade metodista

Anna Howard Shaw (Newcastle upon Tyne, Erresuma Batua, 1847ko otsailaren 14a – Nether Providence, AEB, 1919ko uztailaren 2a) emakumeen sufragio-mugimenduaren lider estatubatuarra izan zen. Sendagilea ere izan zen, eta Estatu Batuetan ordenatu zen lehen metodistetako bat. Armadako Zerbitzu Goraipagarri baten bidez domina lortu zuen lehen emakumea izan zen.

Anna Howard Shaw

Bizitza
JaiotzaNewcastle upon Tyne1847ko otsailaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNether Providence Township (en) Itzuli1919ko uztailaren 2a (72 urte)
Hobiratze lekuaezezaguna
Heriotza modua: eritasuna
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaAlbion College (en) Itzuli
Boston University School of Theology (en) Itzuli
Boston University School of Medicine (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksufragista, teologoa, autobiografialaria, medikua, ministroa eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaInternational Council of Women (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMetodismoa

Find a Grave: 101267300 Edit the value on Wikidata

Lehen urteak aldatu

 
Carrie Chapman Catt eta Anna Howard Shaw 1917an

Lau urte zituenean, bera eta bere familia Estatu Batuetara joan ziren eta Lawrence-n (Massachusetts) finkatu ziren. Shawek hamabi urte zituenean, aitak hirurehun eta hirurogei akre lur hartu zituen basamortuan, Míchiganeko iparraldean, eta ama eta bost seme-alaba txikiak hara bakarrik bizitzera bidali zituen. Bere amak uste zuen Michiganeneko etxea, larre sakonak, zeru eguzkitsuak eta margaritak zituen granja ingeles bat izango zela, baina hara iristean lur jota sentitu zen, garai hartan basamortua baitzen. Enborrez betetako txabola bat zela konturatu zen, posta-bulegotik 40 miliara eta trenbidetik 100 miliara.[1][2] Han, familiak aurre egin zien mugako arriskuei. Shaw oso gogotsu aritu zen garai hartan, neba-ahizpei etxea zaharberritzen lagundu zien, eta amari nahasmen eta etsipen uneetan. Shaw-k hainbat lan fisiko egin zituen, besteak beste, putzu bat zulatu, tximinia handirako egurra moztu edo zuhaitzak bota.[1]

Bere amaren sufrimendu emozionala ikusita, Shawek aita arduragabeari bota zion errua, ez zuelako pentsatu nola borrokatzen zen familia eta nola egiten zion aurre une hartan zituen zailtasunei. Ama etxeko lanez gainezka zegoen bitartean, aitak, Lawrence-n, denbora asko eman zezakeen Abolizioaren kausan eta bere garaiko mugimendu publiko handietan.[1]

Familiaren zoritxarrak okerrera egin zuen urteen poderioz. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila edo Sezesio Gerran, Eleanor ahizpa erditu egin zen, eta Tom neba zauritu egin zuten. Shawk hamabost urte zituenean, eskolako maistra bihurtu zen, eta, neba zaharrak eta aita gerrara jpan ondoren, bere diru-sarrerak erabili zituen familiari eusten laguntzeko. Hala ere, hilez hile sarrerak eta gastuen arteko aldea handitu egin zen.[1]

Predikatzeko deia aldatu

Shaw heldu ahala, irmoago zen bere unibertsitatera joateko gogoa. Sezesio Gerraren ondoren, maisu-lana utzi eta Mary ahizpa ezkonduarekin Big Rapidsera (Michigan) joan zen. Zangak egiteko lan aberatsagoa nahiago izan zuen arren, "orratz beldurgarria" jaso eta jostun bihurtu behar izan zuen.[1]

Predikatzaile ibilbidea Marianna Thompson Erreverendak inspiratuta hasi zen, hura izan baitzen hezkuntza bila lagundu zion lehen pertsona. Thompson-en laguntzari esker, Shaw Big Rapids High Schoolen sartu zen, eta han, Lucy Foot irakasleak Shawren talentua eta bultzada ezagutu zituen. Hogeita lau urte zituela, Peck doktoreak, ministerio metodistan emakume bat ordenatu nahi zuen gizonak, Shaw gonbidatu zuen lehen sermoia ematera. Shawek zalantza izan zuen hasieran, aurretik ez baitzuen eskarmenturik. Lucy Foot, Peck doktorea eta Clara Osborn hurbileko lagunaren laguntzarekin, Shaw ados egon zen eta lehen sermoia Ashtonen, Míchiganen, eman zuen.[1]

Lehen sermoiak arrakasta izan arren, predikatzeko grina berriak ikaskideen, lagunen eta familiakoen gaitzespena jaso zuen, eta haiek onartu zuten unibertsitate-hezkuntza ordaintzea, baina predikazioa uzten bazuen. Etengabeko aurkaritza eta isolamendua gorabehera, predikatzen jarraitzea erabaki zuen Annak. Big Rapids-era joan zen Mary A. Livermore hizlari ospetsuak "hunkitu" egin zuen. Livermore andreak aholku hauxe eman zion:

"Predikatu nahi baduzu, jarraitu eta predikatu... Ez dio axola jendeak zer esaten duen, ez itzazu utzi zu lotzen!"[1]

1873an, Eliza Metodistak aho batez bozkatu zuen Sahwi predikari lokal baten lizentzia emateko.

Borrokak unibertsitate-urteetan aldatu

1873an, Shaw Albion Collegen sartu zen, Alioneeko (Míchigan) eskola metodista batean. Familiak bere ibilbide profesional irmoa ez zuenez begi onez ikusten, uko egin zion laguntza finantzarioa emateari. Une hartan, Shaw predikari lizentziaduna izan zen hiru urtez, eta soldata tenplantzari buruzko hitzaldiak ematetik bizi zen.

Albion Collegeren ondoren, 1876an Shaw Bostongo Unibertsitateko Teologia Eskolara joan zen. Bere klaseko (berrogeita bi gizon) emakume bakarra zen, eta beti sentitu zuen "han benetan desiratzen ez zuten uste sendoa".[1] Ekonomikoki mantentzeko zailtasunak zituen. Shaw-k diru-sarrera mugatuak zituen, eta bidegabekotzat jo zuen 'baimena' zuten gizonezko predikatzaileei doako ostatua ematea logelan, eta bakoitzak 1,25 dolar baino ez ordaintzea janaria; berari, emakume bati, berriz, 2 dolar kostatzen zitzaion kanpoko gela baten alokairua. Gainera, lana aurkitzeko arazoak zituen. Albionen ez bezala, non "eskueran zegoen predikari lizentziadun bakarra baitzen", Bostongo Unibertsitatean predikari asko zeuden lehiatzeko.[1] Alokairua ordaintzeko dirua galtzen zuen bitartean, elikatzeko borrokatzen zen eta hotza, gosea eta bakardadea sentitzen zuen. Une horretan, Shawek bere buruari galdetu zion ea ministro-lanbidea berarentzat zen. Zailtasun horien aurrean, Shawek jarraitu egin zuen. 1880an, Apezpiku Eliza Metodistaren ukazioa jaso zuten berak eta Annie Oliverrek, urte hartako azterketa altuena gainditu arren. Azkenean ordenazioa lortu zuen Eliza Metodista Protestantean.

Ordenatu ondoren, 1886an Bostongo Unibertsitateko Medikuntzako doktore MD bat jaso zuen Shawek. Medikuntza-eskolan, emakumeen eskubide politikoen defendatzaile irekia bihurtu zen.

Emakumeen sufragioaren aldeko mugimenduko zeregina aldatu

Susan B. Anthonyrekin baterako ahalegina aldatu

1886tik aurrera, Shaw Unión Cristiana de Mujeres por la Templanza (WCTU) elkarteko Frankizien Departamentuko presidentea izan zen. Haren egitekoa zen emakumeen sufragioaren alde lan egitea eta, gero, paper-zorroa erabiltzea “etxearen babesa” lortzeko eta tenplantzari buruzko legeria lortzeko.[3] Hala ere, templanzaren ikuspegia murriztu egin zen sufragio-mugimenduan gehiago parte hartu ahala, Massachusetts-eko sufragio-elkartearentzat hitzaldiak ematean, eta, geroago, American Woman Suffrage Associationentzat (AWSA).

 
Suffrage Alliance Congress, Millicent Fawcett presiding, London 1909. Top row from left: Thora Daugaard (Denmark), Louise Qvam (Norway), Aletta Jacobs (Netherlands), Annie Furuhjelm (Finland), Madame Mirowitch (Russia), Käthe Schirneginer (Germanifuned), Madame) Bottom left: Unidentified, Anna Bugge (Sweden), Anna Howard Shaw (AEB), Millicent Fawcett (Presiding, England), Carrie Chapman Catt (AEB), F. M. Qvam (Norway), Anita Gaug
 
1896 photograph of Susan B. Anthony (center) and other women's rights leaders. Shaw sits to Anthony's immediate right.

Shawek Susan B. Anthony ezagutu zuen 1887an. 1888an, Shaw Emakumeen Nazioarteko Kontseiluaren lehen bileran izan zen.[3] Susan B. Anthonyk Emakumeen Sufragioaren Aldeko Elkarte Nazionalarekin (NWSA, ingelesez) bat egitera bultzatu zuen. Ados egon ondoren, Shawk funtsezko papera jokatu zuen sufragio-elkarteak elkartu zirenean, AWSA konbentzitzen lagundu zuen, Anthony eta Elizabeth Cady eta Stantonen NWSArekin bat egin zezaten, eta bi hamarkadatan sufragio-mugimenduaren barruan antolaketa-unitatearen itxura sortu zen lehen aldiz.[3] 1904tik aurrera eta hurrengo hamaika urteetan, Shaw NAWSAko presidentea izan zen. Haren gidaritzapean, NAWSAk jarraitu zuen emakumeei bozkatzeko eskubidea ematen zien Konstituzio-zuzenketa nazional baten alde eginez.[3]

 
Anna Shaw, 1894
 
Anna Howard Shaw, 1895

NAWSAren dimisioa aldatu

XX. mendearen hasieran, Alice Paul eta Lucy Burns NAWSAko kideak teknika militanteak erabiltzen hasi ziren (adibidez, Lehen Mundu Gerran Etxe Zurian piketeak egitea) emakumeen sufragioaren alde borrokatzeko. Haiek, beste kide batzuek bezala, Ingalaterrako sufragista militanteen arrakastan oinarritu ziren. NAWSAko lehendakari gisa, taktika horiek defendatzen laguntzeko presioa egin zioten Shawi. Hala ere, Shawek adierazi zuen militantziaren aurka zegoela, modu aldaezinean, metodo baketsuen bidez, balio iraunkorreko ezer ezin izan zuela lortu uste baitzuen. Anthonyren filosofiarekin lerrokatuta egon zen, taktika militanteen aurka baitzegoen. 1915ean, NAWSAko lehendakari izateari uko egin zion eta Carrie Chapman Catt aliatuak ordezkatu zuen.

 
Anna Howard Shaw, 1914

Azken urteak aldatu

Lehen Mundu Gerran, Estatu Batuetako Council of National Defenseko Emakumeen Batzordeko burua izan zen Shaw, eta, beraz, Armadako Zerbitzu Goraipagarri baten bidez domina lortu zuen lehen emakumea izan zen. Bere bizitzako azken urteetan sufragioaren kausagatik hitzaldiak ematen jarraitu zuen.

Hil baino hilabete batzuk lehenago egindako agerraldi batean,Texasen, Wacoko Baylor Unibertsitatean hauxe esan zuen: Estatu Batuetako demokrazia zela eta, emakumeek botoa emateko eskubidea zutela, beraz, botoa ez emateko modu bakarra, emakumeak pertsonak ez zirela frogatzea zela. Azkenik, emakumeen sufragio-mugimenduan parte hartzeko eskatu zien bertaratutako emakumeei.[4]

1919ko Lintxamenduari buruzko Konferentzia Nazionalean hizlaria izan zen, eta lintxamendua emakumeen sufragioaren aurkako urrats gisa aurkeztu zuen. Shaw pneumoniaz hil zen Moylan etxean, Pensilvanian, hirurogeita hamabi urte zituela, Kongresuak Estatu Batuetako Konstituzioari egindako Hemeretzigarren Zuzenketa berretsi baino hilabete batzuk lehenago.

Bizitza pertsonala aldatu

 
Lucy Elmina Anthony lankidearekin bizi izan zen Shaw, Susan B. Anthonyren ilobarekin.

Shaw-ek etxe bat eraiki zuen 240vRidley Creek Rd., Media konpainian, National American Woman Suffrage Assn-en presidente zela. (1904-1915) eta hantxe bizi izan zen bere lagun Lucy Elmina Anthonyrekin (1859-1944), Susan B. Anthonyren iloba, hil zen arte.[5] Anthony eta Shaw elkarrekin egon ziren hogeita hamar urtez, eta hil zenean, bera izan zuen ohe ondoan.[2]

Legatua aldatu

1915eko hitzaldia, "Errepublikaren Funtsezko Printzipioa", 27. postuan agertu zen American Rhetoric's Speeches of the 20th Century-ren Top 100ean (mailakako zerrenda).[6][7] 2000. urtean, Emakumearen Ospearen Areto Nazionalean onartu zuten.

Albion Collegeko Anna Howard Shaw Emakumeen Zentroak gizarteratzea eta pluralismoa sustatzen dituen hezkuntza-programazioa koordinatzen du eta emakumearekin eta generoarekin zerikusia duten gaien kontzientzia areagotzen du. Horren adibide dira sexu-jazarpenari eta sexu-erasoari buruzko programak. Zentroak babesten duen ekitaldirik ikusgarriena Anna Howard Shaw-ren Emakumearen Historiaren Hilabeteko Programa da. Urtero antolatzen da Shaw doktorearen memoria ohoratzeko eta emakumeen bizitzaren alderdi garrantzitsu bat nabarmentzeko. Beste hezkuntza-programa batzuk elkarren interesak partekatzen dituzten ikasle-erakundeekin batera babesten dira.

Bostongo Unibertsitateko Teologia Fakultateko Anna Howard Shaw zentroak emakumeak sustatu eta aniztasuna ohoratzen duten egiturak eta praktikak sustatzen ditu. Anna Howard Shaw Reverenda Doktorearen izena darama zentroak. Ministro metodista, mediku doktorea eta sufragista izan zena. 1978an sortu eta hamar urtera, Shaw zentroa Eliza Metodista Batuko ipar-ekialdeko jurisdikzioko emakumeen zentro izendatu zuten.[8]

Anna Howard Shaw Bigarren Hezkuntzako Eskola 1922-1924an eraiki zuten Schuylkill-eko hego-mendebaldean, Filadelfian. Bere izenean zegoen estatua bat Liburutegi Komunitarioaren ondoan eraiki zuten Big Rapidsen, Míchiganen, 1988an.[9]

Herri-kulturan aldatu

NBCren 30 Rock telebista-seriearen laugarren denboraldiko hamahirugarren atala eta serieko 71. atala, oro har, "Anna Howard Shaw Day" da. Izena, Liz Lemon protagonistak San Valentin egunari dion gorrotoan oinarritzen da, eta horrek emakumeen sufragio-mugimenduaren buruzagi baten urtebetetzea ordezkatzera darama.[10]

Anna Howard Shaw Lois Smithen Iron Jawed Angels telebistako filmean interpretatu zuten.[11]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • Armadako Zerbitzu Goraipagarri baten bidez domina lortu zuen lehen emakumea izan zen.
  • Albion Collegeko Anna Howard Shaw Emakumeen Zentroa dago. Bertako ekitaldirik ikusgarriena Anna Howard Shaw-ren Emakumearen Historiaren Hilabeteko Programa da.
  • Bostongo Unibertsitateko Teologia Fakultateko Anna Howard Shaw zentroa.
  • 1924an Filadelfian Anna Howard Shaw Bigarren Hezkuntzako Eskola eraiki zuten.
  • 1988an Míchiganen bere izenean estatua bat eraiki zuten Liburutegi Komunitarioaren ondoan.[9]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h i Shaw, Anna Howard; Jordan, Elizabeth Garver and Catt, Carrie Chapman (1915) The Story of a Pioneer, New York and London: Harper & Brothers.
  2. a b Dr. Anna H. Shaw, Suffragist, Dies. New York Times 3 de julio de 1919.
  3. a b c d Bilhartz, Terry D. "Anna Howard Shaw." Great Lives from History: The Nineteenth Century. Ed. John Powell. 4 vols. Salem Press, 2007. Salem History Web. September 26, 2011.
  4. The Lariat (Waco, Texas), Vol. 20, No. 27, Thursday, April 17, 1919 http://digitalcollections.baylor.edu/cdm/ref/collection/lariat/id/5214
  5. Pennsylvania Commission for Women, Legendary Ladies, A Guide to Where Women Made History in Pennsylvania. .
  6. Michael E. Eidenmuller. (13 de febrero de 2009). Top 100 Speeches of the 20th Century by Rank. American Rhetoric.
  7. Michael E. Eidenmuller. Anna Howard Shaw – The Fundamental Principle of a Republic. American Rhetoric.
  8. «About Anna Howard Shaw " Anna Howard Shaw Center | Boston University» www.bu.edu.
  9. a b The Rev. Dr. Anna Howard Shaw 1847–1919, retrieved February 5, 2016
  10. Sassone, Bob. (12 de febrero de 2010). '30 Rock' – 'Anna Howard Shaw Day' Recap. TV Squad.
  11. «Details about the Cast: Supporting Actors and Actresses» Iron Jawed Angels.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu