Anier García

atleta kubatarra

Anier García (Santiago de Cuba, 1976ko martxoaren 9a ) 110 metroko hesi-lasterketan espezializatutako kubatar atleta da.

Anier García

Bizitza
JaiotzaSantiago1976ko martxoaren 9a (48 urte)
Herrialdea Kuba
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 110 metroko hesi-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
EntrenatzaileaSantiago Antúnez (en) Itzuli
Pisua79 kilogramo
Altuera189 zentimetro

IAAF: 14169561 Olympic.org: anier-garcia Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Oso gaztetatik nabarmendu zen 1995eko Gazte Joko Panamerikarrak irabaziz. Hurrengo urtean Atlantako Olinpiar Jokoetan parte hartzen du, eta final-laurdenetan kanporatua da.

1997an, Anier nazioarteko eszenan sartu zen Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketako 60 metroko hesi-lasterketa irabazita Parisen. Zoritxarrez, Atenasko Aire Libreko Munduko Txapelketan lesio batekin hanka batean lehiatu zuen, baina finalerdietaraino iritsi zen.

1999an Winnipegeko Panamerikar Jokoak irabazi zituen. Bere garaipenik nabarmenena 2000ko Sydneyko txapeldun olinpikoa izan zen, Terrence Trammell erraz garaituz 0,16 segundoko aldearekin.

Garciak zilarrezko domina irabazi zuen 2001eko Aire Libreko Munduko Txapelketan eta Brontzezkoa urte bereko Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketan eta 2003ko Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketan. Ezin izan zuen 2003ko Aire Libreko Munduko Txapelketan lehiatu, lesio baten ondorioz, baina 2004ko Atenasko Olinpiadetan brontzezko domina lortu zuen.

Bere entrenatzailea Santiago Antúnez izan zen beti.

Markarik onena aldatu

110 m-ko hesi-lasterketa - 13.00 s ( Sydney, Australia, 2000ko irailaren 25a )

Garaipen-zerrenda aldatu

Olinpiar Jokoak aldatu

Munduko Txapelketak aldatu

  • Zilarra (Sevilla 1999) 110 m-ko hesi-lasterketa
  • Zilarra (Edmonton 2001) 110 m-ko hesi-lasterketa

Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa aldatu

  • Urrea (Paris 1997) 60 m-ko hesi-lasterketa
  • Zilarra (Lisboa 2001) 60 m-ko hesi-lasterketa
  • Zilarra (Birmingham 2003) 60 m-ko hesi-lasterketa

Kanpo estekak aldatu