Anglo-espainiar Gerra (1739-1748)
Anglo-espainiar Gerra- espainiar historiografian Asientoaren Gerra (gaztelaniaz: Guerra del Asiento) eta britainiar historiografian Jenkinsen belarriaren Gerra (ingelesez: War of Jenkins' Ear) deitua- 1739 eta 1748 artean izandako Britainia Handiko Erresuma eta Espainiaren arteko gatazka izan zen, 1742tik aurrera gudu nagusirik izan ez zuena. Jenkinsen belarriaren Gerra izen bitxia Thomas Carlylek asmatu zuen 1858an casus belli honakoa izan zelako: 1731n La Isabela espainiar kostazainak Rebecca britainiar merkataritza-itsasontzia preso hartu zuen Florida parean eta Robert Jenkins bere kapitainaren belarria moztu zuten. Edonola ere, litekeena da kapitainak Erresuma Batuko Legebiltzarrean azaldu zuen istorioa fikziozkoa izatea.[4]
Kokapenaren Gerra | |||
---|---|---|---|
Austriako Ondorengotza Gerra | |||
![]() Gudu-zelaia. | |||
Data | 1739-1748 | ||
Lekua | Karibe, Florida, Georgia, Ipar Carolina | ||
Emaitza | Akisgrango Hitzarmena: Status quo ante bellum | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Galerak | |||
|
- Artikulu hau 1739-1748ko gerrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anglo-espainiar Gerra».
Hala ere, oposizioak eta Hegoaldeko Itsasoaren Konpainiak iritzi publikoa berotu zuten, garaipen batek Kariben merkataritza-aukerak sortuko zituelakoan.[5] Gainera, Espainiar Inperioa asiento (kokapen) kontratuez arnegatzeko arriskuan zegoen eta britainiar esklabistek afrikarrak saltzeari eutsi nahi zuten.[6]
Erresuma Batuak hildako asko izan zituen Ipar Amerikan. Bestetik espainiar inteligentzia zerbitzuak eraginkorra izan ziren oso eta, nahiz eta, indar handiagoak izan, espainiarrek gudu gehienak aurreikusi zituzten, tartean 1741eko Cartagena de Indiasko setio ospetsua.[7] 1742tik aurrera, gerra Austriako Ondorengotza Gerrako fronte bat bilakatu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Britain in the Hanoverian Age, 1714-1837: An Encyclopedia. .
- ↑ "Delphi Complete Works of Horace Walpole (Illustrated)"
- ↑ Warfare and Armed Conflicts: A Statistical Encyclopedia of Casualty and Other Figures, 1492-2015. (4. argitaraldia).
- ↑ (Ingelesez) Laughton, John Knox. (1889). «Jenkins's Ear» English Historical Review 4: 741–749..
- ↑ Graboyes, EM; Hullar, TE. «The War of Jenkins' Ear» Otol Neurotol 34 (2): 368–72. PMID 23444484..
- ↑ Quintero Saravia, Gonzalo M.. (2016). Don Blas de Lezo: biografía de un marino español del siglo XVIII. Madril: Edaf, 179 or. ISBN 9788441436398..
- ↑ (Gaztelaniaz) Victoria, Pablo Eduardo. (2005). El día que España derrotó a Inglaterra. Ed. Áltera ISBN 978-84-897-7968-6..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Erresuma Batuko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |