Anfisbena izaki mitologiko bat da, gorputzaren mutur bakoitzean buru bat duen suge bat bezala irudikatzen dena. Greziar mitologian, Anfisbena Medusa gorgonaren burutik tantaka jariatutako odoletik jaio zen, Pertseo basamortu libiarraren gainetik berarekin eskuetan hegan egin zuenean. Katonen armadak beste suge batzuekin batera aurkitu zuen. Anfisbenak atzean geratzen ziren gorpuak jaten zituen. Besteak beste, Nikandro, John Milton, Alexander Pope, Jorge Luis Borges eta Lord Alfred Tennysonek anfisbenari buruz hitz egin dute, eta izaki mitologiko eta legendario gisa Lukanok, Plinio Zaharrak, Isidoro Sibiliakoak eta Thomas Brownek egin dute, azken hau bere existentzia ukatuz.

Anfisbena armarri batean.

Antzeko irudiak daude beste mitologia batzuetan, hala nola Erdialdeko Amerikako kolonaurreko eta Afrikako mitologietan, esanahi desberdinekin. Erdi Aroko Europako bestiario askotan agertzen da animalia hori, eta ia beti Afrikan egoten da.

Kanpo estekak aldatu