Raewyn Connell (Sydney, Australia, 1944), soziologo australiarra da, R.W. Connell sinatu ohi duena. Robert gizonezko izena eta identitatea eman zizkioten jaiotzean, baina emakumezko transexuala da. Australiako New Left mugimendu intelektualean nabarmendu izan da[1]. Sydneyko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten 2004an eta 2014ko uztailean bere Unibertsitate Katedratik erretiratu zen. [2]

Raewyn Connell

(2010)
Bizitza
JaiotzaSydney1944ko urtarrilaren 3a (80 urte)
Herrialdea Australia
Familia
AitaWilliam Connell
Hezkuntza
HeziketaMelbourneko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksoziologoa eta katedraduna
Enplegatzailea(k)Macquarie University (en) Itzuli
Sydneyko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Maskulinitatearen inguruan teorizatu eta idatzi izan du, batik bat maskulinitate hegemoniko eta genero-indarkeriaren arteko loturari buruz[3]. Bere ekarpen terminologiko eta teoriko funtsezko bat gizontasun hegemonikoarena da. Testuinguru soziokultural jakin batean erreferentziazkoa den gizon-ereduari egiten dio erreferentzia, gizarte taldeen edo adin tarteen arabera aldaerak eduki ditzakeen arren. Eredu horrekin bat ez datozen gizontasunak menpeko gizontasun bihurtzen dira[4].

Erreferentziak aldatu

  1. Williams-Brooks, Llewellyn (2016). "Radical Theories of Capitalism in Australia: Towards a Historiography of the Australian New Left", Honours Thesis, University of Sydney, viewed 20 April 2017, https://ses.library.usyd.edu.au/handle/2123/16655
  2. Her Bio in her official personal website. http://www.raewynconnell.net/p/about-raewyn_20.html
  3. (PDF) Ikastetxeetan genero-indarkeriaren prebentziorako esku-liburua. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila.
  4. (PDF) Gazteriaren tresnak sexu-ustiapena helburu duen emakume eta nesken salerosketa saihesteko. Nafarroako Gobernua.