Ane Elordi

Kazetaria, irakaslea, Korrikaren koordinatzailea

Ane Elordi Alburquerque (Zornotza, Bizkaia, 1991ko urtarrilaren 17a) kazetaria, irakaslea eta komunikatzailea da.

Ane Elordi

Bizitza
JaiotzaZornotza1991ko urtarrilaren 17a (33 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, irakaslea eta dibulgatzailea
Enplegatzailea(k)Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea

Facebook: ane.elordi Twitter: aneelordi LinkedIn: ane-elordi-alburquerque-959a86a0 Edit the value on Wikidata

Korrikako koordinatzaile izendatu zuten 2022ko urriko AEKko batzar nagusian, 2013tik karguan egondako Asier Amondo ordezkatuz.[1][2][3][4]

Ane Elordik hartu du Asier Amondok utzitako lekukoa

Biografia aldatu

Kazetaritzan lizentziaduna da Ane, Euskal Herriko Unibertsitean eta 2015ean hasi zen AEKn lanean. Hainbat behar egindakoa da bertan, irakasle izateaz gain: barnetegietan, Berbalagun egitasmoan, komunikazioan.[2] 21. edizioan furgoneta kidea izan zen.[5] 22. edizioan Korrikaren komunikazio lantaldeko kide jardun zuen. Elordik, besteak beste, egunero-egunero kronikatxoa ere egin zuen Anbotoren irakurleentzat.[6]

Gogotsu hartu zuen Korrikaren koordinatzaile ardura Elordik

«Korrika da Euskal Herriak daukan egitasmo handienetako bat, euskararen mugak baino ez dituelako, eta kolore eta iritzi askotako jendea biltzen duen egitasmo bakarrenetakoa delako. Ni neu horren gidari izatea ohorea da. Talde handia dago atzetik, eta gogotsu heltzen diot erronka honi».[2]

Koordinatzaile berriak euskararen aldeko lasterketaren erronkak argi adierazi zituen:

«Ekimenaren eragina, poztasun hori, euskararen aldeko jarrera hori, ez daitezela 10 eguneko kontu hutsean geratu. Hau da, alde egotetik egitera pasatzea».[5][7]

Sariak aldatu

 
Harriti andra proba taldea
  • 2013an Auzokontalariak lehiaketa irabazi zuen. Uztailaren 16tik 30era bitartean Euskadiko 7 auzolandegietan izan zen Ane blogari lanak egiten. Horretarako 24 orduko elkarbizitza egin zuen auzolandegietako egunerokoa barrutik ezagutu eta bizitzeko.  Ondoren egunero idatzi zituen elkarrizketak, erreportajeak eta kronikak Gazteaukera blogean.[8][9]

Bestelakoak aldatu

Harriti andra proba taldean ere parte hartu du Anek. 2017an hasi zen, Santutxun izan zuen estreinaldia, Erromon, Gasteizen eta Artaungo (Dima) jaietan ere aritu zen.[10] 

Erreferentziak aldatu

  1. «Ane Elordi da Korrikaren koordinatzaile berria, Asier Amondoren lekukoa hartu ostean» EITB 2022-11-05 (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  2. a b c Aperribai, Julen. «Ane Elordi izango da Korrikaren koordinatzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  3. gaztezulo. «Ane Elordi izango da Korrikaren arduradun nagusia» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  4. «Ane Elordi, Korrikaren arduradun nagusi berria» El Diario Vasco 2022-11-02 (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  5. a b SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-11-02). «Ane Elordi zornotzarra da Korrikaren arduradun nagusi berria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  6. «[PODCASTA Ane Elordi zornotzarraren kronika, Korrikaren atzeko furgonetatik - Zornotza»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  7. «Aizu! AEKren aldizkaria - “Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera pasatu behar dugu”» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  8. «Bi Auzokontalari sarituak» www.gazteaukera.euskadi.eus 2021-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  9. (Gaztelaniaz) «Deseos de solidaridad desde Sahara» www.gazteaukera.euskadi.eus 2021-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  10. «“Aurretik ezer ikusi barik joan nintzen lehenengo entrenamendura; arnesa jantzi eta aurrera!” - Zornotza» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).

Kanpo estekak aldatu