Harriti andra proba taldea

Arratiako andra-proba taldea

Harriti andra proba taldea 500 kiloko harriari tira egiten dion andra taldea da.

Harriti andra proba taldea
Datuak
Motakirol taldea
HerrialdeaBizkaia eta Arratia
Historia
Sorrera2014

Herri-kirol talde federatua da.[1] Andra probak egiten dituzte, 500 kiloko harria mugitzen dute 8 nesken artean. Zeanurin / Artean ?elkartzen dira astean behin entrenatzeko., Euskal herrian 3 talde baino ez dabiltza Andra probak egiten, erakustaldiak egiten dituzte baina plaza gutxi dituzte.

30 metroko probaleku baten aritzen dira. Apustuak zenbat buelta zenbat untze.[2]Talde lanean harriari tiraka erakustaldiak eskaintzen dituzte. Indarra behar da, baina gakoa koordinazioan dago.

Aurrekariak

Baserrietan gero eta idi edo mando gitxiago dagoanez, herri kirol hau ez galtzeko, idi-proben alternatiba moduan giza probak sortu ziran; idien ordez, jente talde batek harriari tira eginaz. Haseran gizonezkoak aritzen ziren, baina apurka emakumeak ere hasi ziren taldeak sortzen.[3]

Sorrera aldatu

2014an, Harriti giza-proba emakumeen taldea sortu zuen Irati Astondoak Arkaitz Aranarekin batera, Gure Esku Dago ekitaldirako.[4]

Helburuak

Helburuetako bat andran artean saretu eta elkarlanean jardutea da. Ez da talde profesionala. Astero biltzen dira entrenamentzeko

Erreferentziak aldatu

  1. «ARRATIAKO HARRITI ANDRA PROBA KIROL KLUBA» www.euskadi.eus 2019-08-29 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  2. Harriti andra proba taldea. Bilbo Hiri Irratia 2017/02/15.
  3. «Taldea handitu gura dabe Harriti taldeko harri-tiratzaileak - Artea» Begitu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  4. «500 kiloko harriari tiraka» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).

Kanpo estekak aldatu