Zeraingo espetxea

espetxea
Zeraingo kartzela» orritik birbideratua)

Zeraingo espetxea edo ziega, udaletxearekin batera eraiki zen 1711. urtean. Dirudienez, beste zerbitzu batzuen artean, beharrezko zuten horrelako bat antolatzea, azken buruan Zerainen garrantzizko bi bide elkartzen baitziren. Gipuzkoan geratzen den XVIII. mendeko kartzela bakarra da. Gaur egun, kartzela, Ostatu tabernaren barruan aurkitzen da.[1]

Zeraingo espetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZerain
Koordenatuak43°00′45″N 2°16′18″W / 43.01239°N 2.27164°W / 43.01239; -2.27164
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1711

Ezaugarriak aldatu

Kartzelaren berezitasun nagusia, paretetako haritz-oholak dira. Haritz-egurrarekin hormak babestuz, presoak ihes egiteko arriskua gutxitzea lortzen zuten. Antza denez, garai hartan egiten ziren bustinezko hormak errazagoak ziren bertatik ihes egiteko. Preso arriskutsuak lotzeko, bestetik, erabiltzen ziren zepo eta girgiluak ere ikus daitezke espetxe zahar honetan.[2]

Historia aldatu

Urte luze hauetan, instalazio horren "bisitariak" mota askotakoak izan dira. Aipatzekoa dira 1835ean mehategiatan lan egitera erama zituzten hogeita sei gerra-preso. XX. mendean pixkanaka erabiltzeari utzi zioten.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu