Andres Vilariño

Andrés Vilariño» orritik birbideratua)

Andrés Vilariño Esnaola (Donostia, 1951ko irailaren 28a) auto pilotua da. 8 urte zituela gidatzen ikasi zuen eta 17 urterekin lehiatzen hasi zen. Hasieran kopilotu gisa hasi zen, baina gero pilotu gisa. Ander Vilariño eta Ángela Vilariño hondarribitar auto pilotuen aita da.

Andres Vilariño
Bizitza
JaiotzaDonostia1951ko irailaren 28a (72 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria eta automobil-pilotua
vilarinomotor.com…

Bere kirol ibilbidean lau Espainiako Mendi Igoeretako Txapelketa irabazi ditu: 1979, 1980, 1984 eta 1999. urteetan. Emaitzei dagokienez, Vilariñoren urterik emankorrenak 1989 eta 1992. bitartekoak izan ziren, lau Europako Mendi Txapelketa erdietsi baitzituen. Europako txapelketetan 33 garaipen baino gehiago lortu ditu, eta urte askotan munduko pilotu onenen artean sailkatu izan da donostiarra. Euskal automobilismoak sekula izan duen piloturik hoberena da.

Palmaresa aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

Erreferentziak aldatu