Ireki menu nagusia

Ander Vilariño Facal (Hondarribia, 1979ko azaroaren 6a) euskal automobil-gidari profesionala da, Andrés Vilariñoren semea eta Ángela Vilariñoren anaia da.

Ander Vilariño
Ander300x300.jpg
Bizitza
Jaiotza Hondarribia1979ko azaroaren  6a (39 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Aita Andres Vilariño
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak automobil-pilotua

BiografiaAldatu

1990 eta 1996 kartingetan parte hartu ondoren, 1997an Frantziako Formula Renault lasterketan debuta egin eta bi urte eman zituen bertan. 1999an rallyetan hasi zen.

2000. urtean Espainiako Formula SuperToyota irabazi zuenez, hurrengo urtean European Le Mans Series txapelketan parte hartu zuen, Espainiako Formula Three txapelketan ere parte hartuz. 2002an World Series by Nissanen aritu zen. 2004an European Hill Climb Championship lehiaketara pasa eta 2005ean eta 2007an irabazi zuen. 2008an zirkuituetara itzuli eta VdeV Series txapelketan parte hartu zuen.