Ireki menu nagusia

André Frénaud (Montceau-les-Mines, Frantzia, 1907ko uztailaren 26a - Paris, Frantzia, 1993ko ekainaren 21a) frantses poeta izan zen.

André Frénaud
Bizitza
Jaiotza Montceau-les-Mines1907ko uztailaren  26a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1993ko ekainaren  21a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak poeta eta idazlea
Enplegatzailea(k) Lviveko Unibertsitatea
Jasotako sariak
André Frénaud.jpg

BiografiaAldatu

Literatura-, filosofia- eta zuzenbide-ikasketak egin zituen Parisen. 1930ean, frantseseko irakasle izan zen Lvoveko Unibertsitatean (Polonian). Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, Alemaniara deportatu zuten, baina ihes egitea lortu zuen, eta erresistentzian parte hartu zuen.

Bere poesia lanetan halako oldartu nahi bat azaltzen da, arrazoi existentzialengatik ezinegonez betea. Hizkera arrunta baina zehatza erabiltzen du beti, tonu-aldaketa bat-batekoez eta irakurlea harrituta uzten duten ustekabe eta kontraesanez ederki hornitua. Haren mundu poetikoa Sartre edo Albert Camusenaren pare jarri izan da: Les rois-mages (1943, "Errege Magoak"); Les mystères de París (1943, "Parisko misterioak"); La noce noire (1946, "Ezkontza beltza"); Poèmes de Brandebourg (1948, "Brandenburgoko poemak"); Poèmes de dessous Le plancher (1949, "Zoru-azpiko poemak"); Énorme figure de la déesse Raison (1949, "Arrazoi jainkosaren irudi-eskerga"); Les paysans (1951, "Baserritarrak"). 1960ko hamarraldian bi poema-bilduma argitaratu zituen: Il n´y a pas de paradis (1962, "Paradisurik ez dago") eta La sainte face (1968, "Aurpegi santua"). Handik zenbait urtera, La Sorcière de Rome (1973, "Erromako sorgina") poema luzea eman zuen argitara, eta hurrengo urtean, Mines des rien, petits délires (1974, "Ezeren meatokiak, txikinahikeriak").

Bibliografia hautatuaAldatu

  • Les Rois mages, Villeneuve-les-Avignon, Seghers, 1943.
  • Poèmes de dessous le plancher suivi de La Noce noire, Gallimard, 1949.
  • Il n'y a pas de paradis, Gallimard, 1962.
  • L'Étape dans la clairière, Gallimard, 1966.
  • Les Rois mages, édition corrigée, Seghers, 1966; édition définitive, Gallimard, 1977.
  • La Sainte face, Gallimard, 1968.
  • Depuis toujours déjà, Gallimard, 1970.
  • Notre inhabileté fatale, Gallimard, 1972.
  • La Sorcière de Rome, Gallimard, 1973.
  • Haeres, Gallimard, 1982 ISBN 20702036X.
  • Nul ne s'égare, Gallimard, 1986 ISBN 2070707407.
  • Glose à la sorcière, Gallimard, 1995.

ErreferentziakAldatu