Ireki menu nagusia

André Dalmas (1909-1989) frantses idazlea izan zen. Haurtzaroaz eta nerabezaroaz interes berezia zuela sumatzen da bere lanetan. Histoire d´écrire eleberrian, adibidez, eskola-garaiko bizipenak bildu zituen. SNCF edo Société nationale des chemins de fer français (euskaraz: Frantziar trenbideen elkarte nazionala) konpainian hasi zen ingeniari gisa lanean, eta ondoren, Nigeriara eraman zuten okupazio-garaian. 1963an Nouveau Commerce argitalpena sortu zuen, Marcelle Fonfreiderekin batera. Hainbat lan labur idatzi zituen argitalpen horretan; Le Musée de la parole izenburupean daude bilduta. Aipagarria du orobat L´Arrière-Monde (Atzeko mundua). Bizitzaren azken urteak ahulduta pasatu zituen, bihotzeko gaixotasun bat zela medio.

André Dalmas
Bizitza
Jaiotza 1909
Herrialdea  Frantzia
Heriotza 1989ko otsailaren  19a (79/80 urte)
Jarduerak
Jarduerak eleberrigilea eta ingeniaria

ErreferentziakAldatu