André Campra
André Campra, (Aix-en-Provence, 1660ko abenduaren 4an bataiatua – Versailles, 1744ko ekainaren 29a) frantziar barrokoko musikagile eta zuzendaria izan zen.
André Campra | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Aix-en-Provence, 1660ko abenduaren 4a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Versailles, 1744ko ekainaren 29a (83 urte) | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea, koreografoa eta klabezin-jotzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Académie Royale de Musique (en) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Mugimendua | musika barrokoa | ||
Genero artistikoa | opera | ||
Musika instrumentua | biolina | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Aita italiarra zen eta musika irakatsi zion. 1674tik koruko abeslaria izan zen eta lau urte geroago elizako ikasketak hasi zituen. Arles] eta Tolosa Okzitaniako katedraletako musika-zuzendari izendatu zuten eta, 1694tik 1700era, Parisko Notre-Dame katedraleko musika-zuzendaria izan zen. Musika sakratuaren interpretazioari biolinak gehituz berritu zuen.
1697an antzerkirako musika konposatzen hasi zen eta 1700. urteaz geroztik arrakasta handiz aritu zen horretan. Ondoren, gortean, Versaillesko Errege Kaperan eta Musikako Errege Akademian karguak izan zituen.
Jean-Baptiste Lully eta Jean-Philippe Rameauren arteko opera-konpositorerik garrantzitsuena izan zen. Tragedia lirikoak eta opera-balletak konposatu zituen, baita kantatak eta musika erlijiosoa ere.
Lanak
aldatuEszenarako musika
- L'Europe galante, opéra-ballet (1697)
- Le carnaval de Venise, opéra-ballet (1699)
- Hésione, tragédie en musique (1700)
- Aréthuse, opéra-ballet (1701)
- Tancrède, tragédie en musique (1702)
- Les muses, opéra-ballet (1703)
- Iphigénie en Tauride, tragédie en musique (1704)
- Télémaque, tragédie en musique pastiche (1704)
- Alcine, tragédie en musique (1705)
- Hippodamie, tragédie en musique (1708)
- Les fêtes vénitiennes, opéra-ballet (1710)
- Idoménée, tragédie en musique (1712)
- Télèphe, tragédie en musique (1713)
- Énée et Didon, fête musicale (1714)
- Camille, reine des volsques, tragédie en musique (1717)
- Les âges, opéra-ballet (1718)
- Achille et Déidamie, tragédie en musique (1735)
Kantatak
- Book I 1708 – Hebe. L'Heureux jaloux. Didon. Daphne. Arion. Les femmes.
- Book II 1714 – Les Heureux Epoux, Silène, Achille oisif, La Dispute de l'Amour et de l'Hymen, La danse de Flore, Enée et Didon.
- Book III 1728 – L'heureux moment, Les caprices de l'Amour, La colère d'Achille, Les plaisirs de la campagne, Le papillon, Le jaloux, Le lys et la rose
Erlijio-musika
- Nisi Dominus (1722)
- Requiem (after 1723)
- Motets for the royal chapel (1723–1741)
- Te Deum