Andere-orratz hankagorri

Andere-orratz hankagorria[1] (Ceriagrion tenellum) Coenagrionidae familiako odonatua da.

Ceriagrion tenellum
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaOdonata
FamiliaCoenagrionidae
GeneroaCeriagrion
Espeziea Ceriagrion tenellum
Devillers, 1789

Deskribapena

aldatu

Sorgin-orratz txikia da, 25–35 mmko luzera daukana. Torax brontze kolorekoa eta hankak zein pterostigma gorriak dauzka. Arraren abdomena gorri bizia izaten da eta emearena aldakorra (gorri eta beltz proportzio desberdinekin)[2].

Bizilekua

aldatu

Sakontasun gutxiko zingira azidoetan eta zohikaztegietako errekatxoetan bizi dira[2][3].

Banaketa

aldatu

Batez ere, mendebaldeko Mediterraneoaren inguruko eskualdeetan banaturik dago. Ekialde eta iparralderantz joan ahala urriagoa da. Ingalaterrako hegoalde, Alemaniako iparralde eta Turkiaraino iristen da[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. «ArgazkiGaleria - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  2. a b Ceriagrion tenellum British Dragonfly Society. British-dragonflies.org.uk
  3. a b Ceriagrion tenellum Doris.ffessm.fr

Kanpo estekak

aldatu