And did those feet in ancient time


And did those feet in ancient time (euskaraz Eta aintzin aroan oin horiek) William Blake ingeles olerkariak bere Milton a Poem idazlaneko hitzaurrean erabilitako hitzetan oinarritzen den ereserki edo abesti bat da. 1916an Sir Hubert Parry idazle eta konposatzaileak musika moldatu zion. Gaur egun ereserkia hau askoz ere ezagunagoa da Jerusalem izenburuaz. Ingalaterran ereserki hau agitz ezaguna da.

Gaia aldatu

Olerki edo ereserkiaren gaia kondaira batean oinarritzen da. Honen arabera, Nazareteko Jesus gaztea eta bere osaba Jose Arimateakoa gaur egun Ingalaterra den lurraldera etorri eta Glastonbury bisitatu omen zuten. Kondaira honek Apokalipsiarekin lotura du (3:12 eta 21:2 pasarteak), bertan Jesusek Jerusalem Berria ezartzen duelarik. Kristau Elizan, eta bereziki Ingalaterrako Elizan, Jerusalem izendapena Zeruaren metafora bat da, bake eta maitasun unibertsalaren eremua.

Kirola aldatu

Ingalaterrako errugbi selekzioaren partidu ugaritan maiz entzun ohi da, erlijio ereserkia izateaz gain, Ingalaterran nortasun eta kirol ereserkia ere bai baita.

Zinema aldatu

1981eko Chariots of Fire filmaren amaieran elizan Harold Abrahams atletaren hiletaren pasartean ereserki hau entzuten da.

Filmaren "Suzko Gurdiak" izenburua bera ere ereserkia honen hirugarren bertsoaren amaieran aipatzen da: "Bring me my Chariot of fire!", ("Ekar diezaidazu nire suzko Gurdia!"). Hortik, filma honen amaieran ereserkia hau entzun ahal izatea.

Hitzak aldatu

 
Jerusalem ereserkiaren hitzak.
Ingelesez
And did those feet in ancient time
Walk upon England’s mountains green?
And was the holy Lamb of God
On England’s pleasant pastures seen?
Euskaraz
Eta aintzin aroan oin horiek
Ingalaterrako mendi berdeetan oinez al zebiltzan?
Eta Jainkoaren Bildotsa Ingalaterrako
larre goxoetan zegoela iruditu?
And did the Countenance Divine
Shine forth upon our clouded hills?
And was Jerusalem builded here
Among these dark Satanic mills?
Eta Jainkozko Aurpegiak gure muino
lainotsuez gain dizdiratuko al zuen?
Eta Jerusalem hemen Deabruzko errota
ilunen artean eraiki ote zen?
Bring me my bow of burning gold
Bring me my arrows of desire
Bring me my spear: O clouds unfold!
Bring me my chariot of fire.
Ekar diezaidazue nire urre suharrezko arkua
Ekar diezaizkidazue nire desiozko geziak
Ekar diezaidazue nire lantza: Oi zabaldu lainoak!
Ekar diezaidazue nire suzko gurdia.
I will not cease from mental fight
Nor shall my sword sleep in my hand
Till we have built Jerusalem
In England’s green and pleasant land.
Ez dut nire barne borrokan etsiko
Ezta nire ezpatak nire eskuan lo hartuko
Harik eta Ingalaterrako lur berde eta goxoan
Jerusalem eraikiko dugun arteraino.

Kanpo estekak aldatu