Anastrangalia sanguinolenta

kakalardo espeziea

Anastrangalia sanguinolenta Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1761ean deskribatu zuena. Europan eta Ekialde Hurbilean bizi da. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].

Anastrangalia sanguinolenta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
GeneroaAnastrangalia
Espeziea Anastrangalia sanguinolenta
Linnaeus, 1761

Deskribapena aldatu

Tamaina txikiko kakalardoa da, 8-13 mm arteko luzera duena[2]. Burua, antenak eta pronotoa beltzak dira, elitroak aldiz kolore gorri bizikoak dira emeetan eta horixka-marroiak arren kasuan[3]. Gorputzaren sabelaldea ere beltza da eta ile zuriek estalita dauka. Antenak luzeak dira.

Habitata aldatu

Koniferoen basoetan soilik aurkitzen dira[2].

Bizi zikloa aldatu

Helduak maiatza eta abuztua artean ikusten dira hegan. Loreetako nektarraz elikatzen dira. Ondoren emeak enbor zaharretan jartzen ditu arrautzak eta beldarrak hartaz elikatzen dira. Bizi-zikloak 2-3 urte hartzen ditu[4].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Anastrangalia sanguinolenta y Stictoleptura stragulata (Coleoptera, Cerambycidae) en la Sierra de Port del Comte» El desinsectador y desratizador 2019-07-28 (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  3. ondrej.zicha(at)gmail.com, Ondrej Zicha;. «BioLib: Biological library» www.biolib.cz (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  4. «Anastrangalia sanguinolenta» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).

Kanpo estekak aldatu