Anarcho-Syndicalist Review

Anarcho-syndicalist Review, (euskaraz: Analisi Anarkosindikalista), lehenago ezagutua Libertarian Labor Review[1] (Langile Libertarioaren Analisia). Estatu Batuar aldizkari anarkista bat da. Bi edo lau aldiz urtean publikatzen da teoria eta praktika anarkosindikalista azpimarratuz.[2] 

Anarcho-Syndicalist Review
Jatorria
Sorrera-urtea1986
Ezaugarriak

Historia eta helburuak aldatu

Aldizkaria 1986an sortu zuen Sam Dolgoffek, eta lehen zenbakia 1986ko maiatzaren 1ean argitaratu zen[2]. Lehenengo 24 zenbakiak Libertarian Labor Review gisa argitaratu ziren Estatu Batuetan[3]. Editoreek aldizkariaren izena aldatu eta Anarcho-Syndicalist Review jarri zuten 25. zenbakirako, eskuin liberalaren iritziekin nahastea saihesteko[2].

ASRren argitalpenak, nagusiki, albisteei, saiakerei, argitaletxeei eta artikuluei buruzko txostenak dira; baita ere gutunak eta aipamenak[4]. Aldizkariaren webgunean zenbaki guztien edukien zerrenda osoak daude, lehen argitalpenetik hasita, eta eduki batzuk webguneko artxiboaren bidez daude eskuragarri.

Anarcho-Syndicalist Reviewn maiz jorratzen diren gaien artean historia anarkista, ekonomia anarkista, langile sindikatuak, ekologismoa, nazioarteko albisteak, antifaxismoa eta arraza-justizia aurki ditzakegu[4]. Denborarekin, aldizkariak formatu estandar bat garatu du aldizkari bakoitzarentzat. Zenbaki bakoitza saiakera editorialekin, albiste sindikalekin eta nazioarteko albiste anarkistekin hasten da. Atal horiek 1999an bihurtu ziren aldizkarirako estandar, argitalpenaren izena aldatu ondoren[5]. Beharrezkoa denean, ASRk aurreko zenbakitik hil diren anarkosindikalisten obituarioak biltzen ditu. Lehenengoa 1990eko neguko 8. zenbakian agertu zen, Esther Dolgoff, Minnie Corder eta José Peiratsen obituarioak barne[6]. Aldizkariek anarkosindikalismoaren esparruan garrantzitsuak diren gaiei buruzko liburuen aipamenak ere jasotzen dituzte[4].

Erreferentziak aldatu

  1. Dolgoff, Anatole. (2016). Left of the left : my memories of Sam Dolgoff. ISBN 978-1-84935-248-2. PMC 923553775. (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  2. a b c «About ASR | Anarcho-Syndicalist Review» syndicalist.us (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  3. Bekken, Jon; Dolgoff, Sam; Riverra, Mimi; Stein, Jeff. (1990-01-01). LIBERTARIAN LABOR REVIEW: Anarchosyndicalist Ideas and Discussion. #9 Summer, 1990.. (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  4. a b c «Archives | Anarcho-Syndicalist Review» syndicalist.us (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  5. «Anarcho-Syndicalist Review 25-40 | Anarcho-Syndicalist Review» syndicalist.us (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  6. Libertarian Labor Review Index. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.