Ireki menu nagusia

Anamari Martinez Urreiztieta (Santurtzi, Bizkaia, 1932 - Hondarribia, Gipuzkoa, 2014ko azaroaren 29a) Martin Ugalderen bikotekidea izan zen.

Anamari Martinez
Bizitza
Jaiotza Santurtzi1932
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Hondarribia2014ko azaroaren  29a (81/82 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Martin Ugalde
Jarduerak

BiografiaAldatu

1932an jaio zen Santurtzin (Bizkaia).3 urte zituenetik erbestean ibili zen. Venezuelan zegoela Martin Ugalde ezagutu zuen 1953an. Berarekin familia sortu zuen eta gero Euskal Herrira itzuli zen[1].

2003eko otsailean, Euskaldunon Egunkariaren itxiera eta arduradunak atxilotu zituztenean, Martin Ugalde pattal zegoen eta ez atxilotu arren, kontuak blokeatu egin zizkieten, eta osasun txostenak aurkeztu behar izan zituean epailearen aurrean Madrilera ez eramateko. 2004an hil zen senarra[1].

ErreferentziakAldatu

  1. a b Arantxa Iraola, «Duintasunaren ikur, Martin Ugalderen alde», Berria, 2014-11-30