Anaiz Funosas

politikari frantziarra

Anaiz Funosas (Baiona, 1979ko ekainaren 2a -) lapurtar politikaria da. Ikastolan ibilia da, eta Bordelen izan zen gero, unibertsitatean, soziologia lizentzia ateratzen. Hortik antzerkira egin zuen salto, eta master batekin egikaritu zuen. 2001ean hasi zen presoen aldeko sostengu taldeetan militatzen, lehengusua atxilotu ziotenean. Ondoren, Askatasuna errepresioaren aurkako taldeko kide izan zen hamar urtez, eta horko bozeramaile. Gogoan du garai haietan bizi izandako «desbideratze errepresiboa» , baita Aurore Martinen kasuaren inguruan Ipar Euskal Herrian piztu zen kontzientzia ere. Egun, Bake Bidea mugimenduko lehendakaria da, eta oposizioko hautetsia Hazparnen.[1]

Anaiz Funosas
Bizitza
JaiotzaBaiona1979ko ekainaren 2a (44 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBordeleko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaAskatasuna

Erreferentziak aldatu

  1. «Ezina hitzez egina» Berria 2018-07-08 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.


  Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.