Anadyr (ibaia)

Anadyr (errusieraz: Ана́дырь) Siberiako ipar-ekialdeko muturreko ibaia da, Errusiako Txukotka Barruti Autonomoa zeharkatzen duena. Anadyrko mendigunean du iturburua eta Bering itsasoko Anadyrko golkoan ahoa. 1.150 kilometro luze da eta 191.000 kilometro koadroko arroa drainatzen du.[1] Semion Dezhniov esploratzailea 1648an iritsi zen Anadyr ibaiaren ahora.[1]

Anadyr
Ана́дырь
Пробуждение после длительной зимы двух рек Анадырь и Белая.jpg
Datu orokorrak
Luzera1.150 km
Geografia
Koordenatuak67°03′02″N 170°50′47″E / 67.0506°N 170.8464°E / 67.0506; 170.846467°03′02″N 170°50′47″E / 67.0506°N 170.8464°E / 67.0506; 170.8464
Estatu burujabe Errusia
Autonomous okrug of Russia Txukotk
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera191.000 km²
Ur-emaria2.160 m³/s
IturburuaStanovoi
BokaleaOnemen Bay (en) Itzuli

HidrometriaAldatu

Anadyr ibaiaren emaria 1958-1988 bitartean neurtu zen Snezjnojen.[2] Ibaiak 106.000 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 55,5. Emari handiena ekainean du (4.980 m³/s), izotz urtzearen ostean, eta txikiena apirilean (23,3 m³/s).

Anadyr ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Snezjnojen neurtuak
Datuak: 1958 eta 1988 artean

ErreferentziakAldatu

  1. a b Anadyr ibaia Sobietar Entziklopedia Handia. Slovari.yandex.ru
  2. Anadyr at Snezjnoje R-arcticnet.sr.unh.edu

Kanpo estekakAldatu