Ana Urruti (Zuberoa, XIX. mendea) misiolari protestante eta euskal idazlea izan zen.[1]

Ana Urruti
Bizitza
Jaiotza?
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea

1850 inguruan Bordelera Alphonse de la Harpe artzain protestantearen etxera neskame joan eta fede protestantea onartu zuen. Misio ebanjelikoetako baten deiari men eginez, misiolari bihurtu zen, lehenik Parisko alderdi xumeenetan eta gero Bearno eta ingurumarietan, non ez omen zuten batere ondo hartu.

Ebanjelio Saintia Jesus-Kristena jondane Johanaren arabera (1873) eta Jondane Phetiriren gutunak (1873) itzuli eta bere kontura argitaratu zituen, biak Baionako P. Cazals-en etxean (130 eta 35 orrialde, hurrenez hurren). Itzulpena frantsesetik egin omen zuen, De Sacyk itzuli eta Ostervaldek berrikusitako itzulpena baliatuz. Biak ala biak Londresko Biblia Elkarteak ordaindurik berrargitaratu ziren: Done Petriren gutunak 1887an Baionan eta Jondone Joanen ebanjelioa 1888an Orthezen.

Bonapartek, haren zubererari eredugarri iritzita (Intxausperi egindako 1889-02-08ko gutunean)[2], Arxuren itzulpenak begiratzeko ardura eman zion, eta honen ondorioz argitalpen bat egin zuen Londresko Biblia Elkarteak: Ruthen Libria. Salomounen Kantiken Kantika. Jonasen Libria (1888). Izan ere, besteak beste Arxuk lapurteraz zipriztindutako zuberera bat erabili ohi zuen, dirudienez Urrutik ez bezala.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Roque Egusquitza, Iñigo. (2013-03-08). Ana Urruti. .. Kontsulta: 2013-03-13. Lan honetan bilduta daude Ana Urrutiri buruzko xehetasun eta aipu ezagun guztiak.
  2. Arana Martija, J.A. (1990), Bibliografía bonapartiana, Euskaltzaindia, Azkue Biblioteka, 912. zb.
  3. Cid, Jesús Antonio (2010), "Archu frente a Bonaparte. Modelos antagónicos de aproximación a la lengua", Idatz & Mintz 50, 66-70.