Louis-Isaac Lemaistre de Sacy

teologo frantsesa

Louis-Isaac Lemaistre (edo Lemaître), Sacyko jauna, Lemaistre de Sacy edo de Sacy izenez ere ezaguna (Paris, 1613ko martxoaren 29a - Pomponneko jauregia, 1684ko urtarrilaren 4a), apaiz, teologo, Bibliaren ikertzaile eta humanista frantses bat izan zen. Ezaguna da Bibliaren bere itzulpenagatik, Port Royalgo Biblia izena ere ematen zaiona, XVIII. mendean hedatuena.

Louis-Isaac Lemaistre de Sacy

Bizitza
JaiotzaParis1613ko martxoaren 29a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaCastle of Pomponne (en) Itzuli1684ko urtarrilaren 4a (70 urte)
Familia
AmaCatherine Arnauld
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, teologoa, itzultzailea eta Bibliaren itzultzailea
Izengoitia(k)Bonneval, Du Beuil, Du Mont eta Paul-Antoine de Marsilly
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia aldatu

Louis-Isaac Lemaître de Sacy Isaac Le Maistre hugonotearen (1640an hila) eta Catherine Arnaulden (Angélique Arnaulden ahizpa) bost semeetako bat da. Antoine eta Simon haren anaiak 1638an euren karrerak utzi eta Port-Royalera erretiratu zirenez, Louis-Isaac eurekin bildu zen hezkuntzaz arduratzeko.

1650ean otoitz bilduma bat argitaratu zuen, Heures de Port-Royal ("Port Royalgo orduak"), non J. Dumont goitizenarekin liturgia-himnoak itzuli zituen, arrakasta handiz. 1662an, "Beuileko jauna, Saint Val-eko priorea" goitizenarekin, Jesukristoren Imitazioaren itzulpen bat ere atera zuen.

Alabaina, erlijio jazarpenek Port-Royal ere jo zuten 1654az geroz (ikus Jansenismo). Sacy preso hartua da Bastillan 1666ko maiatzaren 13an, non egongo baita 1668ko azaroaren 14a arte. Denbora hori Antoine anaiak Vulgatatik abiatuta hasi zuen Itun Zaharraren itzulpena bukatzeko baliatu zuen. Halaber, Bibliaren frantsesezko itzulpen baten zuzendaria izan zen, Port Royalgo Biblia edo Sacyren Biblia deritzona. Presoaldiaren ondoren, Louis-Isaacek luzaz itzulpena berrikusten eta Bibliako liburu bakoitzari eskainitako Iruzkinak idazten eman zuen.

1672 eta 1684 bitartean, Louis-Isaac Lemaistre de Sacyk Bibliako beste hamar liburu argitaratu zituen. Utzi zituen eskuizkribuak erabiliz, Pierre Thomas du Fossé (1634-1698) bere lagunak lana jarraituko du, eta argitalpenari ekingo dio 1685 eta 1693 bitartean.

1696an 32 liburukitan agertu zen La Sainte Bible contenant l'Ancien et le Nouveau Testament.

Frantsesezko Biblia aldatu

Le Maistre de Sacyren itzulpena aurrekoak baino askoz ezagunagoa da eta hamaika aldiz berrargitaratu da. Egiazki latinik ez zekien jendeak eskura izan zuen lehendabiziko itzulpena izan zen.

Vulgataren (hots, lau ebanjelioak eta Apokalipsia) itzulpena egiteko ideia Antoine Le Maistre (1608-1658) Louis-Isaacen anaia abokatuarena izan zen, baina ez omen zuen anaiaren lana gogoko izan.

Anaia hildakoan (1658), Louis-Isaacek itzulpena berrikusi eta gainerako liburuen itzulpena egin ere egin zuen, Port-Royaleko bere lagunen laguntzaz, hala nola Blaise Pascal, Robert Arnauld d'Andilly, Pierre Nicole eta Pierre Thomas du Fossé. Itzulpen berri hau Monsen argitaratuko da 1667an. Nouveau Testament de Mons izena hartuko du.

Bi liburukitan argitaratu zen (in 8º). Bertsio berri bat, Beaubrunek zuzendua, Parisen argitaratu zen 1717an 3 liburukitan (in-folio).

Hurrengo mendeko itzulpenetako asko ez dira Le Maistre de Sacyren itzulpenaren kopiak edo bertsioak baizik.

De Sacyren Bibliaren ezaugarriak aldatu

Teologo batzuen ustez Lemaistre de Sacyren lana batzuetan hitzez hitzeko itzulpenetik desbideratzen da arrazoi argirik gabe. Berriz, beste batzuek uste dute neurritsu eta dotore dela. Iruzkinei dagokienez, bere garaian gaitzetsi zitzaion Jansenismoaren alde egitea.

Port-Royalgo Biblia Parisen Port Royalgo abadiak egin zituen logikari buruzko lanen arabera egina da (ikus Port Royalgo Logika). Logika honek matematiketan nahi zuen oinarri hartu, zeren uste baitzuten haren eredua gainerako jakintza gaietara zabal zitekeela, besteak beste hizkuntzaren sintaxi eta gramatikara. Beraz, arrazoiaren araberako hizkuntza eredu bat proposatu zuten, sena eta geometriaren espiritua elkarrekin lotuko lituzkeena.

Bibliografia aldatu

  • Bible de Sacy (1990), Éditions Robert Laffont, Bouquins. ISBN: 2-221-05867-4.
  • Abbé Dardenne (1870), L’enseignement Théologique en France, III. liburukia. Biblia eta Itun Berriaren frantsesezko itzulpen nagusiak.