Automotores Orletti

Automotores Orletti Kondor operazioan militar kolpistek baliatutako zentro mekaniko bat izan zen, Buenos Airesen. Tokia, Condor operaziorako koordinazio zentro ez ezik, oposizioko pertsonen tortura eta hilketarako zentro garrantzitsu bat bihurtu zen, bertako giza eskubideen elkarteek erakutsi eta hainbat epaiketatan agerian geratu denez.

Torturatu eta desagerraraziAldatu

 
Automotores Orlettiren tokia, 2014ko martxoan

Lekuaren erabilera hori 1976tik 1983ra izan zen indarrean, eta 200 pertsona tortura zituzten bertan.[1] Hala ere, 1976ko azarotik torturarako erabiltzeari utzi zioten, biktima batek ihes egitea lortu zuenean.[2]

1976an, Argentinan militarrek estatu-kolpea eman bezain laster, toki hau erabiltzen hasi ziren. Victor Visuarak Eduardo Ruffo agenteari agindu zion 'kobazulo' bat aurkitzeko, eta garaje hau ezin egokiagoa zen. Orduan, Argentina, Uruguai, Txile, Bolivia, Paraguai eta Kubako biktimak eramaten hasi ziren, herri haietako torturatzaileen esku uzteko. Guztira, bahitutako 300 pertsona pasa ziren bertatik, horietatik gehienak desagerraraziak.[2]Egun, hildako horien omenezko museo bat da,[1] izuaren ikur bilakatutako sinbolismo handiko tokia.[2]

EpaiketaAldatu

Automotores Orlettin gertatutako izugarrikerien epaiketa sonatuena 2011n egin zen, biktimen senitartekoen presentziaz eta giro hunkigarrian gertatu ere. Bertan, Eduardo Cabanillas bizi guztirako kartzela zigorra jaso zuen, hilketengatik kondenatutako bakarra eta Automotores Orlettiko arduradun nagusia. Bere agindupean torturatzaile jardun zuten Honorio Martinez Ruiz, Eduardo Alfredo Ruffo, Raul Guglielminetti eta Anibal Gordon: azkenak izan ezik, hilda baitago, 25 urte banako kartzela zigorra jaso zuten. Maiatzeko Plazako Amek poz handiz hartu zituzten epaiak.[1]

Oroimenerako guneAldatu

2003, Argentinako Uruguaiarren Giza Eskubideen Batzordeak legegintzarako kanpaina bat hasi zuen Automotores Orletti dagoen tokia desjabetzeko eta, 2009ko martxoaren 23an, Buenos Airesko udalak tokiaren jabetza eskuratu zuen. 2009an bertan ekin zioten toki hori ikerketarako eta informazioa gorde eta kudeatzeko gune bihurtzeari, baina 2014ko ekainean aurrerapauso bat gehiago eman zuten, eta talde bat bisita gidatuak, tailerrak, eztabaidak eta film-emanaldiak egiten hasi zen. Harrezkero, Oroimenerako Espazio ere bihurtu zen 2015ean, oroimena aldarrikatzeko modu gisa.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Mujika, Amagoia. «Orlettiren amarruan» Berria . Noiz kontsultatua: 2017-08-26.
  2. a b c d Automotores Orletti: Memories of the Argentine dictatorship -. 2015-01-11 . Noiz kontsultatua: 2017-08-26.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Desaparecidos en Argentina - Centros Clandestinos de Detención:Automotores Orletti. . Noiz kontsultatua: 2017-08-26.