Amuarrain

Ur gezatan bizi den Salmoninae familiako arraina
Amurrain» orritik birbideratua)

Amuarrainak Oncorhynchus, Salmo eta Salvelinus generoetako ur gezako arrainak dira, Salmonidae familiako Salmoninae subfamiliakoak. Ibai eta aintziretan (Europan, Ipar Amerikan, Asian eta Ipar Afrikan) bizi dira. Gorputz luzea, mutur zorrotza eta aho zabala dituzte. Kolore askotakoak dira, eta hainbat espezie daude: amuarrain arrunta, ortzadar amuarraina, ibai amuarraina, aintzira amuarraina, itsas amuarraina, amuarrain artikoa, izokin amuarraina... Ur garbiak, hotzak eta ondo oxigenatuak behar dituzte.

Amuarrain arrunta (Salmo trutta)

Sukaldaritzan oso aintzat hartzen dira.

Generoak aldatu

Gastronomia aldatu

Banaketa aldatu

Erreferentziak aldatu

  • Trout and Salmon of North America, Robert J. Behnke, The Free Press, 2002, hardcover, 359 pages, ISBN 0-7432-2220-2

Kanpo estekak aldatu