Amuarraina nafar erara
Amuarraina nafar erara nafar gastronomiako ohiko platera da. Arrain mota hau sukaldatzeko errezeta asko daude, baina orokorrean urdaiazpikoz beterik zartagi batean frijitutako amuarrainean datza. Aldaera batzuetan, urdaiazpikoa beharrean txingarra erabili ohi da. Nahiz eta jatorri nafarra izan, Euskal Gastronomiako beste herrialdeetan ere sobera ezaguna eta oso sukaldatua ere bada.
Historia
aldatuJada Aymerich Picaud fraideak Done Jakue bideari buruz idatzitako Codex Calixtinus idazlanean amurrainaren goraipamena burutzen du. Ernest Hemingway idazleak entzierro batean hildako adiskide baten omene taberna nafar batean aipatua zuen.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ José Luis Castillo Puche, (1968), «Hemingway, entre la vida y la muerte», 143. orr.