Ampedus brunnicornis
Ampedus brunnicornis kakalardo saproxilikoa da, Elateridae familiakoa, zientziarako Ernst Friedrich Germarek 1844an deskribatu zuena.
Ampedus brunnicornis | |
---|---|
Iraute egoera | |
![]() Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Elateridae |
Generoa | Ampedus |
Espeziea | Ampedus brunnicornis [[|]] |
Deskribapena
aldatuTxikia da (8-10 mm). Burua, pronotoa, elitroak eta hankak beltzak ditu, tartsoak izan ezik. Batzuetan apendizeak gorriztak izaten dira. Pronotoa puntu zuriz zipriztindua, trinkoago aurrealdean atzealdean baino. Bigarren antenomeroa laburra eta ia globokara da, eta hirugarrena hiruki formakoa eta ia luze bezain zabala. Pronotoaren eta antenomeroen ezaugarrien bidez bereizten dira espezie hau eta Ampedus nigerrimus.[1]
Bizilekua
aldatuHarizti zaharretan bizi da, usteldutako egurrean eta zuhaitzen zuloetako lur beltzean.[1]
Banaketa
aldatuErdi-mendebaldeko Europako endemismoa da, eta Frantzia, Alemania, Txekia, Eslovakia, Austria eta Italian besterik ez da aurkitu. Berriki Nafarroa Garaiko harizti bakan batzuetan atzeman da (Lezaun, Garralda).[1][2]
Kontserbazioa
aldatuIUCNren Zerrenda Gorrian espezie kalteberatzat hartua da.[3] Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan jasorik dago, kaltebera kategorian.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c Recalde Irurzun, Jose Ignacio; San Martín Moreno, Antonio Fermín; Pérez-Moreno, Ignacio. Presencia de Ampedus brunnicornis Germar, 1844 en la Península Ibérica y nuevos datos sobre elatéridos de cavidades y podredumbres internas de las frondosas(Coleoptera: Elateridae).. Boletín de la Sociedad Entomológica Aragonesa (S.E.A.), nº 47 (2010) : 301‒306, sea-entomologia.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-1).
- ↑ Ampedus brunnicornis. gobiernoabierto.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-1).
- ↑ Horák, J.; Mason, F.; Schlaghamersky, J.; Schmidl, J. eta Petrakis, P.. Ampedus brunnicornis. The IUCN Red List of Threatened Species 2010: e.T157868A5162987, iucnredlist.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-2).
- ↑ 254/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa; honen bidez, Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen da, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen da eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen da.. 216. aldizkaria - 2019ko urriaren 31, navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-1).