Ampedus nigerrimus

Ampedus nigerrimus kakalardo saproxilikoa da, Elateridae familiakoa, zientziarako Jean Théodore Lacordairek 1835ean deskribatu zuena.

Ampedus nigerrimus
Ampedus nigerrimus Reitter.png
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaElateridae
GeneroaAmpedus (en) Ampedus
Espeziea Ampedus nigerrimus
[[|]]

DeskribapenaAldatu

Txikia da (9 mm luze). Gorputz luzanga, genero bereko beste espezie batzuena baino zabalxeagoa, eta erabat beltza; hankak eta antenak ere beltzak dira.

BizilekuaAldatu

Harizti zaharretan bizi da, usteltzen ari diren zuhaitzetan.[1]

BanaketaAldatu

Iberiar penintsularen iparraldetik Eskandinavia eta Errusiaraino banaturik dago.[2][3] Euskal Herrian arrunta da atlantiar harizti zaharretan.[1]

KontserbazioaAldatu

IUCNren Zerrenda Gorrian arrisku txikiko espezietzat hartua da.[4]

ErreferentziakAldatu

  1. a b Recalde Irurzun, Jose Ignacio; San Martín Moreno, Antonio Fermín. Acerca de la presencia de Ampedus melanurus Mulsant & Guillebeau, 1855 en la Península Ibérica y otros datos y comentarios sobre Ampedus Dejean, 1833 de Navarra (Norte de la Península Ibérica) (Coleoptera: Elateridae). Arquivos Entomolóxicos, ISSN-e 1989-6581, Nº. 12 (2014), 155-159, dialnet.unirioja.es Noiz kontsultatua: 2019-11-3.
  2. Ampedus nigerrimus (Lacordaire, 1835). gbif.org Noiz kontsultatua: 2019-11-3.
  3. Ampedus (Ampedus) nigerrimus (Lacordaire in Boisduval & Lacordaire, 1835). fauna-eu.org Noiz kontsultatua: 2019-11-3.
  4. Mannerkoski, I.; Hyvärinen, E.; Alexander, K.; Büche, B.; Mason, F. eta Pettersson, R.. Ampedus nigerrimus. The IUCN Red List of Threatened Species 2010: e.T157671A5121732, iucnredlist.org Noiz kontsultatua: 2019-11-3.

Kanpo estekakAldatu