Ammiraglioaren zubia, euskaraz Almirantearen zubia, Siziliako Palermon dagoen Normandiar garaiko eraikina da. Zubiak hamabi arku ditu. 2015etatik Gizateriaren ondarea da, Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak multzoaren barruan. Garibaldiren Borboien aurkako borroka izan zuen haren inguruan 1860an.[1]

Ammiraglioaren zubia
Ponte dell'Ammiraglio
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraPalermoko metropoli-hiria
Italiako udalerriPalermo
Koordenatuak38°06′18″N 13°22′30″E / 38.105°N 13.375°E / 38.105; 13.375
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaGeorge of Antioch (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)harria
Azalera0,41 ha
Gurutzatzen duOreto River (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia1487-007
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
Kontaktua
HelbideaPiazza Ponte dell'Ammiraglio
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia aldatu

Eraikina 1131an bukatu zen, Roger II.a Siziliakoaren Jurgi Antiokiakoa almirantearen aginduz. Eraikina Siziliako Erresuma sortu eta urtebetera egin zen, Palermo hiriburu berria eta Oreto ibaia aldean zeuden lorategiak lotzeko. Oraindik gaur egun Scaffa plaza (zubiarena) hirigunea eta Brancaccio ingurua lotzen dituen sinboloa da.

1860ko maiatzaren 27an, Alkandora Gorrien Espedizioan, Garibaldi Borboien ejerzitoari aurre egin zion zubi honetan eta gertu dagoen Porta Termini bidean. Garibaldi han kokatu zen zeren eta hegoaldetik joanda, hori baitzen hirian sartzeko bide naturala. Borroka horren ondorioz Palermoko matxinada eragin zuen.

Gaur egun zubiaren azpian ez dago ibaiarik. Ibaia 1938an desbideratua izan zen sarritan gertatzen ziren uholdeak saihesteko. Egun zubiaren azpian lorategiak daude.[1][2]

Ezaugarriak aldatu

Zubiaren ezaugarri nagusia arku zorrotzak dira. Horri esker zubiak zamak hobeto jasan izan ditu. Bitxia da, bestetik, arku handien artean dauden arku txikiagoak, horrela egitura arinago egiteko. Berez, zubiak ibaiaren ur handiak pairatu zituen askotan.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b .
  2. .

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ammiraglioaren zubia