Ameraungo geralekua

Gipuzkoako tren geraleku zaharra

Ameraun (lehen: Ameráin) Euskal Herriko Gipuzkoako tren geraleku zahar bat da, Berastegi udalerrian kokatuta dagoena.

Ameraun
Baserri bat geralekuko ingurunetan
Map
Kokapena
UdalerriaBerastegi,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Irekiera1902ko irailaren 19a
Itxiera1958ko irailaren 5a
Nasak1
Trenbideak1
JabeaGipuzkoako Foru Aldundia

Gaur egun, Plazaolako bide berdearen barruan dago.

Historia aldatu

1901eko otsailaren 8an, Francisco Hornaetxek errege agindua jaso zuen gobernuak baimendu ziezaion burdinbidearen emakida. Hornaetxek kontzesio hau Sociedad Anónima Leizarán (kapital bizkaitarrekoa) enpresari pasa zion 1902ko martxoaren 24ean. Andoain-Plazaola tartearen behin betiko kontzesioa enpresa horrek lortu zuen urte bereko irailaren 19an, 22,006 kilometrotako luze eta 1 metro zabal zen burdinbidearekin.[1]

1953ko urriaren 13 eta 14 artean eginiko euriteen ondorioz burdinbidearen azpiegitura oso kaltetuta geratu zen (euste-hormak, lubetak, zubiak...). Jabea zen enpresak hainbat saiakera egin zituen tokiko erakundeekin, azpiegitura konpontzeko asmoarekin. Baina, negoziazio hauek ez zuten emaitzarik eman eta zerbitzua geldi geratu zen, uholdeek eragindako kalteak ez zirelako konpondu.[2]

Dena den, trenak jarraitu zuen zenbait zerbitzu lokal egiten zazpi urtez, esate baterako Elduain eta Andoain artean egurra garraiatzeko. Honetako bidaia batean, trenak Andoaingo parrokoa zen Rosendo Rekondo harrapatu zuen, 1957ko uztailean. Azkenean, konpainiak burdinbidea kentzeko eta burdinbidea behin betiko ixteko baimena jaso zuen 1958ko irailaren 5ean. Ondorioz, geraleku hori behin betiko itxi zen.

Egoera aldatu

Geralekua Iruña—Donostia burdinbidearen 61,0 kilometro-puntuan zegoen, 330 metroko altueran, Bizkotx eta Beiñes geralekuen artean. Tartea bide bakarra da eta ez zegoen elektrifikatuta.[3]

Geralekua aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Nafarroako Entzikolpedia Handia | PLAZAOLA. (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  2. Kabexoi, Xabier. «Plazaolako trenako historia» www.plazaola.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  3. «Geralekuko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Bizkotx Ameraun Beiñes
Iruña–Hiria                                   Amara–Donostia