Ambrogio di Spinola

Ambrogio di Spinola (Genova, Italia, 1569 - Castelnuovo Scrivia, Italia, 1630ko irailaren 25a) Espainiako Armadako militarra izan zen. Filipe III.a Espainiakoaren gobernuarekin hitzarmena egin ondoren, Herbehereetara joan zen gudaroste baten buru, eta Ostende konkistatu zuen (1603). Gero, Flandesko gudarostearen buru izendatu zuten; Maurizio Nassaukoaren kontra borrokatu zen, eta holandarrei hainbat hiri eta gotorleku kendu zien. 1625ean Breda konkistatu zuen. Madrilgo gortean aldi batez izan ondoren, Milango gobernadore izendatu zuten (1629), eta Mantua eta Monferratoko Oinordetza gerran, Italian zeuden espainiar gudarosteen buruzagia izan zen.

Ambrogio di Spinola
Peter Paul Rubens - Portrait of Ambrogio Spinola (ca. 1625, National Gallery in Prague).jpg
Governor of the Duchy of Milan (en) Itzuli

1629ko uztailaren 16a - 1630eko irailaren 25a
Bizitza
JaiotzaGenova, 1569
Herrialdea Espainia
HeriotzaCastelnuovo Scrivia1630eko irailaren 25a (60/61 urte)
Hobiratze lekuaCastelnuovo Scrivia
Familia
AitaFilippo Spinola
Ezkontidea(k)Giovanetta Bacciadonne (en) Itzuli
Marie d'Aumale (en) Itzuli  (1615 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaSpinola family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
italiera
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraInfanteria
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakLaurogei Urteko Gerra
Hogeita Hamar Urteko Gerra
Signatur Ambrosio Spinola.PNG

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ambrogio di Spinola