Amanita lepiotoides Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Amanita lepiotoides
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita lepiotoides
Barla, 1886

Sinonimoak: Amanita baccata, Amanita cocolla, Amanita leiocephala, Amanitopsis lepiotoides, Amidella lepiotoides

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero lau-ganbila, ertza soberakinekin, inkurbatua eta iletsua. Kapela kolore aldakorreko ezkata poligonal zabalez estalia gaztetan, krema-arrexka kolorekoa normalean.

Orriak: Sabeldun samarrak, zabalak, nahiko estu, heltzean zuritik krema-arrosara doan kolorekoak.

Hanka: Sendoa, oinarrirantz loditua, gaztetan gainazal flokosoa, gero leuna, zuri-krema kolorekoa. Eraztun flokosoa, iheskorra, zuri-krema kolorekoa, Bolba, handia eta mintzezkoa, ertz irregular batekin, irekia, okre kolorekoa.

Haragia: Trinkoa, zuria, ebakitzean arrosara biratzen du poliki-poliki, zapore gozoarekin eta onddo usain atseginarekin.[2]

Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Amanita lepiotoides Lepiota generoko espezieak gogorarazten dituen ezkata flokoso zabaletan zatitutako kapelaren azal tipikoa duen espeziea da. 2006ko abuztuan aurkitu zuten Nafarroan eta Espainiako lehen zitatzat eman zuten.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Urria. Bakarka edo talde txikitan hazten da harizti eta artelatzen azpian

Banaketa eremua

aldatu

Euskal Herria, Frantzia, Espainia, Italia, Austria, Ameriketako Estatu Batuak.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 174 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. Amanita lepiotoides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu