Amalberga Temsekoa
Santa Amalberga edo Amalberga Temsekoa (Amelberga izenez ere ezaguna) (741 — Temse, 772ko uztailaren 10a) beneditar moja izan zen.
Amalberga Temsekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lotaringia, 741 |
Heriotza | Temse, 772ko uztailaren 10a (egutegi gregorianoa) (30/31 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | moja |
Santutegia | |
Uztailaren 10 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Beneditar |
Bizitza aldatu
741ean jaio zen Luxenburgotik gertu dagoen Ardem hirian. San Willibrordo Utrechtekoa gomendatu zion Bilzen hiritik gertu dagoen beneditar monasteriora sartzeko eta Santa Landrada zuzendari espiritual gisa aukeratzeko[1]. Kondairaren arabera, Amalbergaren edertasunak eta bertuteak Pepin Laburra frankoen erregea eta bere seme Karlos (geroago Karlomagno enperadorea) erakarri zituzten, eta hainbat urtez bisitatu zuten monasterioa. Hala ere, Amalbergak leial jarraitu zuen bere bokazioari. Mirari asko egozten zaizkio, besteak beste, Karlosen sendatzea, Amalberga tratatu zuen zakarkeriagatik eritasunak jota[2].
Temse hiriaren zaindaritzat hartzen da[1].
Jaieguna uztailaren 10ean du[1]. Santa Amalberga Temsekoa ez da nahastu behar Santa Amalberga Maubeugekoarekin, zeinaren jaieguna ere uztailaren 10a baita[3].
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b c (Frantsesez) De Smet, Joseph-Jean. «Amelberge, Sainte» Biographie nationale de Belgique. 1 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-06-26) (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
- ↑ (Ingelesez) «St. Amalberga» Catholic Encyclopedia jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-10-29) (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
- ↑ (Ingelesez) «St. Amalberga» Ökumenisches Heiligenlexikon jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-02-10) (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau Belgikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |