Amaia Barrena García

Idazle, poeta

Amaia Barrena García (Basauri, Bizkaia, 1989) idazlea da, poeta.

Amaia Barrena García
Bizitza
JaiotzaBasauri
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

LinkedIn: amaia-barrena-garcía-b22a948a Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Formakuntza

aldatu

Amaia Barrena Historian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizko fakultatean (2007-2012).

Unibertsitate Masterra: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza, Deustuko Unibertitatean (2012 – 2013).

Bikoizketa zinematografikoko tailerra Euskal Herriko Zinema Eskolan (2020).[1]

Lokuzio eta telebista ikastaroa, MasterD Akademian (2017-2018)

Idazle

aldatu

Haurtzarotik idazketaren zale amorratua, nazioko eta nazioarteko 23 sari baino gehiago irabazi ditu, horietako lehena Basaurin, 18 urte besterik ez zituenean Gerra Zibileko poema bati esker. Gainera, poesia tailerrak ematen ditu.

Txiki-txikitatik idatzi du. Irakurtzen jakin aurretik ere idazten omen zuen. Bere ipuinak egiten zituen jolastuz. Koadernoak sorginen istorioekin, poema txikiekin, gutunekin.

Amaiarentzat poesia ispilu bat da, identitate bat, lagun ikusezin hobe bat, hizkuntza bat, bizimodu bat, begiratzeko, adierazteko, ulertzeko modu bat. Bere garaipen eta poz handi guztiak eman dizkio.

Kudeatzaile

aldatu

Imaginautak Kultur Elkartea kudeatzen du, «sormenezko zerbait egiten duen pertsona ororentzat diziplina anitzeko topagunea». Gustuko zerbait izanez gero eta partekatzeko gogoa, elkartea tribu bat da elkar ezagutzeko, bermatzeko eta barre egiteko. Ekitaldiak egiten dituzte Bilborocken, Nai Luan eta La Perreran. Ideia da norbera bezala sentitzen diren pertsonak aurkitzea, arteari lekua ematea eta kultura dagokion tokira, auzora, kalera, hurbiltzea.[2]

Argitalpenak

aldatu
  • Para ahorrar laberintos (Las causas perdidas), (2017).
  • Un melón en la maleta (Las causas perdidas), (2018)
  • Mi olor antes del perfume.
  • Pétalos impares, (2020).

Sariak

aldatu

Estatuko eta nazioarteko 23 literatur sari irabazi ditu, lehena Basaurin. Beste zenbait:

  • 2014an Mijas XIX Certamen Cartas de Amor Villa de Mijas lehiaketan 1. saria “El Horario de lo insano” gutunarekin.
  • 2018an Un amor entre cigüeñas. Gurutzetako kultur etxeak antolatzen duen Maitasun Gutunen Lehiaketaren 23. edizioa.
  • 2021eko Pontevedrako Díselo a quien maltrata «Esaiozu tratu txarrak ematen dituenari» Gutun Lehiaketa.[3]
  • 2023an Barakaldoko udalak antolatzen duen Cartas de Amor-Bihotzaren hitzak. 1. saria.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2015-01-10). «ECPV Escuela de Cine del País Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  2. «Amaia Barrena, poeta» EITB 2021-11-24 (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).
  3. Andrés, Silvia. (2023-03-27). «Amaia Barrena: “Escribir fue y es la manera que he encontrado de hablarme, entenderme y defenderme”» Bidebieta (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  4. «Ayuntamiento de Barakaldo - 20230130-Los premios del certamen de "Cartas de Amor- Bihotzaren Hitzak" se quedan este año en Euskadi - Más Información» www.barakaldo.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).

Kanpo estekak

aldatu