Amaia Arranz Mendiguren

Ikertzailea

Amaia Arranz Mendiguren (Bilbo, 1978) biologoa eta ikertzailea da. Burmuinarekin eta nerbio sistemarekin lotutako ikerketan dihardu.[1]

Amaia Arranz Mendiguren
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Jarduerak
Jarduerakikertzailea
Enplegatzailea(k)Ikerbasque
Achucarro Basque Center for Neuroscience (en) Itzuli

Biografia aldatu

Biologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, ondoren, doktore tesia egin zuen Medikuntza Fakultatean. Neurozientziaren gaineko interesak burmuinarekin eta nerbio sistemarekin lotutako ikerketara eraman zuen. Tesia amaitzean, Belgikan egonaldi bat egin zuen alzheimerra lantzen duen laborategi batean, eta hantxe espezializatu zen.[1]

Tesia aldatu

Amaia Arranz Mendigurenek 2007an doktoretzako lana defendatu zuen: Transportadores de glutamato y receptor p2x7 en la sustancia blanca normal y patológica experimental/ Glutamato-garraiatzaileak eta p2x7 hartzailea substantzia zuri normal eta patologiko esperimentalean. Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Matute Almauk eta Fernando Pérez Cerda izan ziren doktore-tesiaren zuzendariak.[2]

Lan ibilbidea aldatu

Doktorego-tesia amaitzean, doktoratu ondoko ikertzaile lanean elkartu zen Bart De Strooper doktorearen laborategian, Lovainako (Belgika) Unibertsitate Katolikoko Vlaams Institutut voor Biotechnologie-ko Center for Brain and Disease Research-en (VIB) —Bioteknologiako Flandestar Institutua—, prozesu biologikoak aztertzeko asmoz.[3]

2008ko azarotik 2012ko ekainera Research AssociateSanford-Burnham Medical Research Institutean (San Diego, CA) aritu zen. Jarraian VIB-KU Leuven 2012ko uztailean hasi zen lanean. Hasieran Research Associaten eta 2016ko urtarriletik 2019ra Staff Scientisten.[4]

Amaia Arranzek Ikerbasquen dihardu ikertzaile. 2019ko irailetik Achucarro (Group LeaderAchucarro Basque Center for Neuroscience)[4] neurozientzien ikerketa zentroan lan egiten du zientzialariak, eta nazioarteko ikerketa batean parte hartu du. Lan horren arabera, mekanismo bat dago neuronen heriotzaren atzean. Science aldizkarian atera den lanari esker gaitza tratatzeko botika gehiago sortzea espero du ikertzaileak.[1][5]

Amaia Arranz Mendigurenek honelaxe definitzen du bere lana:

Ramón y Cajal, eta Ikerbasque ikertzailea, Laboratory of Humanized Models of Disease/ Eredu Humanizatuen Laborategiko burua naiz.[6] Gure laborategiaren helburua da EAren patogenesian eta progresioan parte hartzen duten giza astrozitoaren bide eta mekanismo espezifikoak argitzea. Gure ikuspuntuek barne hartzen dituzte in vitro gizatiartutako ereduak, kimika-saguak eta EA duten pazienteen post mortem laginak, giza astrozito erreaktiboak maila morfologiko, molekular, biokimiko eta funtzionaletan esploratzeko aukera ematen dutenak.[6]

Argitaratutako lanak aldatu

Besteak beste, lan hauexek egin ditu:[6][7]

  • A neuron-specific interaction between Alzheimer’s disease risk factors SORL1, APOE, and CLU Preman, Pranav; Arranz, Amaia M. Cell Reports (Iraila, 2023) DOI: 10.1016/j.celrep.2023.113129
  • MEG3 activates necroptosis in human neuron xenografts modeling Alzheimer’s disease Balusu, Sriram; Horré, Katrien; [...] Fiers, Mark; De Strooper, Bart Science (Iraila, 2023) DOI: 10.1126/science.abp9556
  • hiPSC-based models to decipher the contribution of human astrocytes to Alzheimer’s disease and potential therapeutics TCW, Julia; Arranz, Amaia M. Molecular Neurodegeneration (Mar, 2023) DOI: 10.1186/s13024-023-00612-9
  • Long noncoding RNA MEG3 activates neuronal necroptosis in Alzheimer’s disease Balusu, Sriram; Horré, Katrien; Thrupp, Nicola; Snellinx, An; Serneels, Lutgarde; Chrysidou, Iordana; Arranz, Amaia M.; Sierksma, Annerieke; Simrén, Joel; Karikari, Thomas K.; Zetterberg, Henrik; Chen, Wei-Ting; Thal, Dietmar Rudolf; Salta, Evgenia; Fiers, Mark; Strooper, Bart De bioRxiv (In press) DOI: 10.1101/2022.02.18.480849
  • Evolution of neuroglia Verkhratsky, Alexei; Arranz, Amaia M.; Ciuba, Katarzyna; Pękowska, Aleksandra Annals of the New York Academy of Sciences (Dec, 2022) DOI: 10.1111/nyas.14917
  • Human iPSC-derived astrocytes transplanted into the mouse brain undergo morphological changes in response to amyloid-β plaques Preman, Pranav; TCW, Julia; Calafate, Sara; Snellinx, An; Alfonso-Triguero, Maria; Corthout, Nikky; Munck, Sebastian; Thal, Dietmar Rudolf; Goate, Alison M.; De Strooper, Bart; Arranz, Amaia M. Molecular Neurodegeneration (Iraila, 2021) DOI: 10.1186/s13024-021-00487-8
  • (Review) Astrocytes in Alzheimer’s Disease: Pathological Significance and Molecular Pathways Preman, Pranav; Alfonso-Triguero, Maria; Alberdi, Elena; Verkhratsky, Alexei; Arranz, Amaia M. Cells (Martxoa, 2021) DOI: 10.3390/cells10030540

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Jauregi, Itsaso. (2023-10-02). ««Alzheimerraren ikerketan beste norabide batzuk hartu ditugu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Amaia Arranz Mendiguren» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  3. «Entrevistas: La astroglía en la enfermedad de Alzheimer» www.hipocampo.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  4. a b ISSN https://es.linkedin.com/in/amaia-arranz-mendiguren-65823041..
  5. «Amaia Arranz» Achucarro Basque Center for Neuroscience (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  6. a b c (Ingelesez) «Amaia Arranz» Achucarro Basque Center for Neuroscience (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  7. (Gaztelaniaz) «Amaia Arranz Mendiguren» Ikerbasque - Basque Foundation for Science 2019-01-30 (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).


Kanpo estekak aldatu