Amabirjina harria Aralar mendilerroko Gipuzkoako aldean dagoen kareharrizko harri bat da, bertan Ama Birjinaren irudi bat dagoelarik. Errenaga mendi lepoa eta Pardeluts iturriaren inguruan dago. Bertaratzeko ohio bideak, Gipuzkoatik Amezketa udalerriko Arritzaga Haranean gora Errenaga leporantz zuzenduz doan bidea edota bestela, Nafarroatik, Guardetxetik Pagomarira doan pistan gora joan eta ondoren Igaratzan zehar Errenaga mendi leporantz doan bidea dira.

Usadioa

aldatu

Artzain batzuk Amabirjinaren harri gainean euren arbasoen ohorez eskeintzak utzi ohi dituzte. Beste usadio baten arabera, artzainek ardi bat galdu eta berreskuratu nahi ezkero, harri honen San Migel Aralarkoari burututako eskari gisa txanpon bat jarri ohi dute.

Mitologia

aldatu

Euskal mitologiaren arabera Ama Birjinak harri honetan bere ohin arrastoa utzi omen zuen, gaur egun oraindik bertan ikusgai dagoelarik.[1]

Ikus gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu