Maiar
Maiarrak (singularrean Maia), Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaiak dira. Nagusiki, Silmarillion izeneko bere lanean agertzen dira. Izpirituzko izakiak dira, Iluvatarren pentsamenduaren fruituak, Tolkienek Ainulindalën sortu zuen kosmogoniaren zati direnak. Maiarrak, Valarrekin batera, hauei zerbitzatu eta munduari forma ematen amaitzeko Eära jaitsi ziren maila baxuagoko Ainurrak dira.
Valarrek bezala, gorputz forma hartzeko ahalmena zuten. Batzuk, Saruman eta Gandalf bezala, Erdialdeko Lurraldera bidaiatu zuten Sauronen mehatxuari aurre egiteko, eta aztitzat hartuak izan ziren Eguzkiaren Hirugarren Aroan (kasu honetan, ezin zuten forma fisikoz aldatu euren misioa amaitu arte). Melkorrek, maiar ugari gaiztotu zituen, horien artean, Sauron bera eta Balrog bezala ezagutzen diren izakiak.
Maiar ezagunak
aldatuMaiar guztiak zenbat ziren eta euren izenak, ez dira ezagutzen. Honako hauek dira izen ezaguna dutenak:
- Eönwë: Manwëren heraldo eta zutoihal eramalea
- Ilmarë: Vardaren konpainiazko dama
- Ossë: Ulmoren maia, barne itsasoen jauna, eta, batez ere itsaso biziena
- Uinen: Ulmoren maia, Ossëren emaztea eta barne itsasoen anderea, batez ere lasaiena.
- Salmar: Ulmoren maia, Ulumuri adarren sortzailea
- Sauron: Jatorrian Aulëren maia, Melkorren ordezkari militar bihurtu zen.
- Melian: Vana eta Estëren maia, Thingolen emaztea eta Luthienen ama (semeak izaten dituen Ainur bakarra da)
- Arien: Vardaren maia, Anar edo Eguzkiaren ontzia eramateko ardura ematen zaiona
- Tilion: Oromëren maia, Isil edo Ilargiaren ontzia eramateko ardura ematen zaiona
- Saruman edo Kurumo: Aulëren maia, Istarien buruzagia
- Gandalf edo Olorin: Irmoren maia, Manwëk Istarien taldean egoteko aukeratua
- Radagast edo Aiwendil: Yavannaren maia, Istarien taldean egoteko aukeratua
- Alatar: Oromëren maia, Istarien taldean egoteko aukeratua. Azti urdinak deritzenetako bat
- Pallando: Oromëren maia, Istarien taldean egoteko aukeratua. Beste azti urdina
- Gothmog: Balrogen buruzagia, suzko maiarra
- Durinen Kaltea, izen honekin ezagutzen zen Balroga. Mendi Lainotsuetan bizi zen
- Uste denez, Tom Bombadil ere maiar bat izan zitekeen, baina ez da ziur ezagutzen.