Tirion
Tirion (Kôr-Tirion ere deitua), Tolkienen legendarium ospetsuan, elfoek Ardan eraikitako lehen hiria da, Eldamar badiatik gertu kokatua, Amanen.
Tirion, Túna Muinoan kokatua zegoen, Calaciryaren haranean, Pelori mendikate osoan zehar, mendiak, zeharkagarriak izateko bezain baxuak diren gotorleku bakarra.
Tirion hiriaren deskribapenek, berari buruz, balkoi zurizko, kristalezko eskailerazko eta alde guztietan zehar sakabanatutako harribitxi eta diamantezko etxedun hiri eder bat zela diote. Tirionen dago Mindon Eldalieva ospetsua, Finwëren dorrea, bere tontorrean, kristalezko lanpara eder bat zuena, lanpara honen argia, urrutitik ikus zitekeelarik. Mindon Eldalievaren parean, bere erdian, Antzinako Egunetako zilarrezko zuhaitz zuria zen Telperionen fruituetatik jaiotako lehen zuhaitz zuria ereina zuen plaza zegoen.
Hasieran, baina, hiria, Noldorrek eta Vanyarrek populatu zuten, baina, azken hauek, Valarrekin bizitzera joatea erabaki zutenez, Tirion, Noldorren ardurapean geratu zen.
Han gobernatu zuen Finwëk bere familiarekin, baina, bere seme nagusia zen Feänor kanporatua izan ondoren, Finwë berarekin erbesteratu zen. Tirionen, Fingolfin eta Finarfin geratu ziren, bere seme txikiak, baina, Noldorrek ihes egin ondoren, Tirionen soilik Finarfinek gobernatu zuen, bere herriaren zati oso txiki batekin.