Almirantegoaren uharteak

Hegoaldeko Ozeano Bareko uhartedia

Almirantegoaren uharteak[1] (ingelesez: Admiralty Islands), Manus uharteak ere deituak (ingelesez: Manus Islands), Papua Ginea Berriko uharte multzoa da, Bismarck uhartediaren zati. 18 uharte dira, garrantzitsuenak Manus eta Los Negros. 2.100 kilometro koadroko eremua dute (horietako 1.600 Manus uharte nagusiari dagozkio), eta Manus probintziaren barnean daude. Izena Philip Carteret esploratzaileak eman zien 1767an.

Almirantegoaren uharteak
Admiralty Islands Topography with labels.png
Almirantegoaren uharteetako topografia
Bertako izenaAdmiralty Islands
Geografia
KokapenaOzeano Barea
UhartediaBismarck uhartedia
Uharteak denera18
Uharte nagusiakManus, Los Negros, Tong, Pak, Rambutyo, Lou, Baluan
Azalera2.100 km²
Punturik garaienaDremsel mendia:
Politika
Herrialdea Papua Ginea Berria
ProbintziakManus
Gizartea
Biztanleria58.000 bizt. (2011)

HistoriaAldatu

Herbeheretarrek 1616an hartu zituzten mendean uharte hauek. 1884tik aurerra, Alemaniaren eskuetan egon ziren, eta 1914an Australiak okupatu zituen. Bigarren Mundu Gerran, Japoniak bereganatu zituen, eta 1942an base bat ezarri zuen Manus uhartean .

1944ko otsailaren 29an, AEBetako indarrek hartu zituzten, Douglas MacArthur jeneralak zuzendutako Brewer Operazioaren bitartez. Estatubatuarrek berehala eraiki zuten base bat, oso garrantzitsua izan zena Ginea Berrian eta Filipinetan egin ziren ondorengo operazioetarako. Ondoren, Australiaren kontrolpean geratu ziren, eta egun Papua Ginea Berriko lurraldeak dira.

EkonomiaAldatu

Koko-plantazioak eta perla-bilketa dira jarduera ekonomiko nagusiak.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu