Alice Waddington

Bilbotar zinema zuzendaria eta gidoigilea

Alice Waddington, jaiotza izenez Irene Lago Clavero (Bilbo, 1990eko uztailaren 31) bizkaitar zinema zuzendari eta gidoilaria da.

Alice Waddington
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIrene Lago
JaiotzaBilbo1990eko uztailaren 31 (34 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
Izengoitia(k)Alice Waddington

alicewaddington.com
IMDB: nm6563565 Twitter: alicewadd Instagram: alicewadd Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Hamasei urte besterik ez zituela, laguntzaile moduan hasi zen Ander filmaren argazkigintzan.[1] Gero EHUn publizitatea ikasi zuen eta zenbait spot sortu zituen.

2018an Paradise Hills filma estreinatu zuen Sundanceko Zinemaldian. Nacho Vigalondok eta Brian DeLeeuwek sinatutako gidoiarekin, filmak zientzia fikziozko maitagarrien ipuin birziklatu baten itxura hartzen du, ikuspegi feministatik.[2]

Deadline aldizkariak adierazi zuenez, Alice Waddingtonek Scarlet filma zuzenduko du Netflix plataforma digitalerako eta Kristen SaBerrerekin batera idatziko du filmaren gidoia.[3]

Bizitza pertsonala

aldatu

Bere benetako izena Irene Lago Clavero da.

Ama kataluniar psikologo bat da eta aita, berriz, galiziar jatorriko irakaslea.[4] Zenbait urtez, Nacho Vigalondoren bikotea izan zen.[5] Bere burua feministatzat dauka.

Filmografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu