Algirdas (bielorrusieraz: АльгердAlhierd; ukraineraz: Ольгерд, Ольґердtranslit.: Olherd, Olgerd; polonieraz: Olgierd; c. 1296 – 1377ko maiatza) Krėvako eta Vitebskeko printzea izan zen, baita Lituaniako duke handia ere.

Algirdas
Algierd. Альгерд (A. Guagnini, 1578).jpg
Grand Duke of Lithuania (en) Itzuli

1345 - 1377
Bizitza
Jaiotza1296
HerrialdeaLituaniako Dukerri Handia
Lehen hizkuntzaRuteniera
Heriotza1377ko maiatzaren 24a (egutegi gregorianoa) (80/81 urte)
Familia
AitaGediminas
AmaJewna
Ezkontidea(k)Maria of Vitebsk (en) Itzuli  (1318, 1318 (egutegi gregorianoa) -  1346)
Uliana of Tver (en) Itzuli  (1349, 1346 (egutegi gregorianoa) -  1377 (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaGediminids (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakRuteniera
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioapaganismoa
kristautasun ortodoxoa

Gediminasen zazpi semeetako bat zen. Algirdasek Lituaniako Dukerri Handiaren lurraldeak bateratu zituen eta bere erresuma hedatzeko gerra egin zuen, bere garaiko Europako estaturik zabalenetako bat izatera iritsiz. 1345ean, Vilnaz jabetu ondoren, Algirdas Lituaniako duke handi bilakatu zen.

Ondoren, Ukrainako lurralde gehienak anexionatu ziren. Lehenik eta behin, 1355 inguruan, Urrezko Hordakoak ziren Txernihiv eta Novgorod-Severskeko printzerriak konkistatu zituen. 1363an armada tartaroa garaitu eta Kievez jabetu zen; handik gutxira, gaur egun Pereiaslav-Khmelnytskyi eta Podolia diren lurraldeak gehitu zizkien bere lurraldeei.

Algirdasek gerra bat hasi zuen Kasimiro III.a Poloniakoa erregearen aurka Volinian, Smolenskeko printzerria ere hartu zuen eta bere eragina handitu zuen Pskov eta Novgorodengan. Algirdasek 1368., 1370. eta 1372. urteen artean gidatu zituen Moskuko kanpainak, bere anaia Kęstutis Ordena Teutonikoaren aurkako borrokan lagunduz.

GenealogiaAldatu


Kanpo estekakAldatu