Ireki menu nagusia

Alfonso López Michelsen (Bogota, 1913ko ekainaren 30a - Bogota, 2007ko uztailaren 11) kolonbiar politikaria izan zen. Kolonbiako Errepublikako lehendakaria izan zen 1974tik 1978ra.

Alfonso López Michelsen
Lopez Michelsen 1977.jpg
Kolonbiako presidentea

1974-08-07 - 1978-08-07
Misael Pastrana Borrero Itzuli - Julio César Turbay Ayala Itzuli
Minister of Foreign Affairs of Colombia Itzuli

Bizitza
Jaiotza Bogota1913ko ekainaren  30a
Herrialdea  Kolonbia
Heriotza Bogota2007ko uztailaren  11 (94 urte)
Hobiratze lekua Central Cemetery of Bogotá Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Alfonso López Pumarejo
Ezkontidea(k) Cecilia Caballero Blanco Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Our Lady of the Rosary University Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria, unibertsitateko irakaslea, abokatua eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Kolonbiako Alderdi Liberala

BizitzaAldatu

Kolonbiako lehendakari ohi Alfonso López Pumarejoren eta Maria Michelsenen semea zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen, eta 1938an hasi zuen politikari-karrera. 1960an, Kolonbiako Mugimendu Iraultzaile Liberala izeneko alderdia sortu zuen. 1974an lehendakari izendatu zuten. Estatuaren intereseko hainbat proiektu egin zituen, hala nola ekonomia-larrialdirako plana, zergen erreforma, inflazioaren jaitsiera eta abar.

Politikari izateaz gainera, irakasle eta gaztelaniazko idazle ere izan zen. Idazle gisa izaera historiko eta politikoko saiakerak idatzi zituen; besteak beste, Introducción al estudio de la Constitución de Colombia (1942); Los últimos días de López (1961); Con mis propios ojos: críticas, crónicas, entrevistas y discursos 1953-1982 (1982); eta El quehacer literario (1989). Horiez gainera, hainbat eleberri argitaratu zituen; besteak beste, Los Elegidos (1953).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfonso López Michelsen