Alphonse Mucha

Alfons Mucha» orritik birbideratua)

Alfons Mucha ('alfɔns 'muxa ahoskatua; Ivančice, Moravia, Austriar Inperioa, 1860ko uztailaren 24a - Praga, Bohemia eta Moraviako protektoratua, 1939ko uztailaren 14a) txekiar margolari eta artista dekoratiboa izan zen. Ilustrazioak, iragarkiak, afixa apaingarriak eta diseinuak sortu zituen, eta Art Nouveau edo Frantziako Modernismoaren adierazgarririk onenetakoa da.

Alphonse Mucha

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlfons Maria Mucha
JaiotzaIvančice1860ko uztailaren 24a
Herrialdea Austriar Inperioa
Txekoslovakiako Bigarren Errepublika
 Hirugarren Reicha
Txekoslovakiako Lehenengo Errepublika
 Austria-Hungariako Inperioa
 Txekoslovakia
BizilekuaViena
Paris
Munich
Praga
Lehen hizkuntzatxekiera
HeriotzaPraga1939ko uztailaren 14a (78 urte)
Hobiratze lekuaSlavín
Vyšehrad cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AmaAmálie Muchová
Ezkontidea(k)Marie Chytilová (en) Itzuli  (1906 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Colarossi (en) Itzuli
Académie Julian (en) Itzuli
Municheko arte ederren akademia
(1884 - 1887)
Hizkuntzaktxekiera
Jarduerak
Jarduerakkartelgilea, litografoa, argazkilaria, diseinatzaile grafikoa, margolaria, posta zigilu diseinatzailea, diseinatzailea, ilustratzailea, artista grafikoa, irakaslea, bitxi diseinatzailea, unibertsitateko irakaslea eta barrualdeen dekoratzailea
Lantokia(k)Viena
Munich
Paris eta Praga
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakHans Makart, William Morris eta Dante Gabriel Rossetti
MugimenduaArt Nouveaua
sinbolismoa

muchafoundation.org
Musicbrainz: 36f605eb-a378-447e-9f02-0b0305ef6172 Discogs: 2235418 Find a Grave: 9426038 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bere abesteko gaitasunak bigarren mailako hezkuntza Brnon (Moraviako hiriburua) egitea ahalbidetu arren, txikitatik marrazketan interesa zuen. Moravian lan egin zuen margoketa dekoratiboan 1879a arte, noiz Vienara joan zen, hango antzerki diseinu konpainia batekin.

1881ean Moraviara bueltatu zen eta bere kaxa, modu independentean lan egin zuen, margolan dekoratiboak eta erretratuak egiten. Mikulov-ko Kart Khuen kondeak, Hursovany Emmanhof gaztelua muralekin dekoratzeko kontratatu zuen. Hain harrituta geratu zen honen lanarekin, ezen Municheko Arte Akademian Mucharen ikasketa formala babestu baitzuen.

Hasierak aldatu

1887an Parisera joan zen eta Academie Julian eta Academie Calarossi-n jarraitu zituen bere ikasketak. Aldi berean, ilustrazioak egiten zituen aldizkari eta publizitateentzat. Sarah Bernhardt aktorearekin Gismonda obrarentzat egindako iragarkiarekin ospea hartu zuen. Horren ondoren aktoreak Muchari sei urteko kontratu bat eskaini zion.

Ez zituen bakarrik kartel publizitarioak egin, Théâtre de la Renaissanceren eszenografiak eta jantziak ere diseinatu zituen. 1910ean Pragara bueltatu zen, non, beste gauzen artean, Arte Ederretako Antzokia apaindu zuen.

Obra aldatu

Muchak Art Nouveau bezala ezagutzen den estiloan hainbat pintura, poster, ilustrazio egin zituen, bitxi, alfonbra, tapiz eta antzerki dekoratuen diseinu batzuekin batera. Askotan, bere lanetan, emakume gazte, eder eta osasuntsuak ageri dira, jantzi neoklasikoekin, askotan lorez inguraturik eta ileak hauen inguruan uhinak egiten dituzte. Dekorazioz betetako obrak egiteko joera zuen (Horror Vacui), eragin bizantziarretik etorria. Markoak ere berak diseinatzen zituen eta formatu oso estu eta luzeak gogoko zituen. Artea mezu espiritual bat transmititzeko existitzen zela adierazi zuen eta etsitua sentitzen zen bere fama arte komertzial batetik lortu izanagatik.

Slovanská epopej (eslabiar epopeia) bere maisulantzat hartzen zuen. Urte asko pasa zituen Eslaviar herrien historia deskribatzen zituzten margo serie handi hauek egiten. Muchak serie hau bukatzea gaztetatik amestu zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo Loturak aldatu