Alfanhuiren langintzak eta ibilerak (Industrias y andanzas de Alfanhuí) Rafael Sánchez Ferlosio[1] idazle espainiarrak idatzitako eleberri pikaresko bat da. 1951n argitaratu zen, El Jarama[2][3][4] baino lau urte lehenago.

Alfanhui
Datuak
IdazleaRafael Sánchez Ferlosio
Jatorrizko izenburuaIndustrias y andanzas de Alfanhuí
HerrialdeaEspainia

Alfanhui, funtsean, haurtzarotik heldutasunerako iragatze erritu mitikoaren kontaketa da[5]. Gerraosteko Espainian, eleberrigintzak ekarpen handirik egiten ez zuen garai batean[6], Sánchez Ferlosioren narrazioak harridura sortu zuen, ez bakarrik estilo txukuna eta argumentu interesgarria zituelako, baizik eta bereziki eleberri pikaresko espainiarra berreskuratzeko saiakera izan zelako. “Gaztelako kontakizuna, egiazko gezurrez betea”[7] (eskaintzan adierazten duenez), Alfanhui errealismo magikoko[8] lehen kontakizun espainiarra izan zen.

Liburua Eskarne Mujika Gallastegik itzuli zuen euskarara eta Ibaizabal argitaletxean argitaratu zen 1995ean, Literatura Unibertsala bildumaren barruan.

Haize-orratzeko oilarra, Alfanhuiren abenturetako pertsonaia nagusietako bat.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Egun batean Alfanhui izeneko mutiko ikusmin, ausart eta pikaroa, Alcalá de Henareseko etxetik abiatzen da norabide argirik gabe; haren azken helburua amonaren etxea da. Bidaia erreal, literario eta magikoa Guadalajaran hasten da, Guadarramako mendilerroa igaro eta Palentzian amaitzen da. Bidaiaren ondorioz Alfanhuik road movie surrealista honetako gainerako pertsonaiak ezagutuko ditu: taxidermia maisua, haize-orratzeko oilarra, baso gorriko erraldoia, doña Tere berritsua, don Zana txotxongiloa, Alfanhuiren amona, eta aldi berean fantastikoa eta egunerokoa den mundu bateko beste hainbat pertsonaia.

Analisia aldatu

Camilo José Cela idazleak "adinik gabeko liburua" zela esan zuen. Eta hain zuzen ere, kritikari batzuek adierazi dutenez, Celaren La Colmena lanak itzal egin zion Alfanhui nobelari, eta horregatik ez zuen merezitako aitorpena jaso. Hala ere, liburu-ipuin-hitzarmen honen aberastasuna dela eta, literatura-aniztasunaren adibide bitxi gisa aztertu egin da: eleberri pikareskoa, XX. mende erdialdeko Espainiako landatar gizartearen anatomia, "commedia dell'arte" delakoaren espainiar ibilbidea (Juan Benetek emandako definizioaren arabera) edo prosopopeiaren paradigma ederra. Liburuan zehar, Grimm anaien lanetan, Andersenen lanetan eta Mila gau eta bat gehiago lanean bezala, eta Cervantesen estiloari jarraituz[9], edozein objektuk dauka hitz egiteko, sentitzeko, hausnartzeko, mugitzeko edo gauza probetxugarriak irakasteko gaitasuna.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Martínez Jiménez, José Antonio; Muñoz Marquina, Francisco; Sarrión Mora, Miguel Ángel. (2011). Lengua castellana y literatura,. Akal ISBN 9788446033677. (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  2. Rodgers, 1999, 467
  3. Ortega, 1967, 626-631
  4. «Rafael Sánchez Ferlosio, Premio Nacional de las Letras | Cultura | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  5. cvc.cervantes.es https://cvc.cervantes.es/literatura/aih/pdf/08/aih_08_1_028.pdf. Noiz kontsultatua: 2019-02-25
  6. www.geocities.ws http://www.geocities.ws/castellanodepartamento/ApuntesNovelatrasGuerra.pdf. Noiz kontsultatua: 2019-02-25
  7. Sánchez Ferlosio, Rafael. Alfanhui. Ibaizabal, 15 or..
  8. Salgado, María A. (1985), «Fantasía y realidad en Alfanhuí», Papeles de Son Armadans 3: 140-52.
  9. Diego Chozas irakasleak "Las animaciones del Alfanhuí" lanean 75 eta 200 prosopopeia eta antzeko literatura figura sailkatu zituen.http://webs.ucm.es/info/especulo/numero37/alfanhui.html

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu