Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak

Nikos Kazantzakisen eleberria

Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak (grezieraz: Βίος και Πολιτεία του Αλέξη ΖορμπάVíos kai Politeía tou Aléxē Zorbá) Nikos Kazantzakis greziar idazlearen eleberria da, aurrenekoz 1946an argitaratu zena. Euskarazko bertsioa Elkarrek eman zuen argitara 2017an, Luis Berrizbeitiak itzulirik.[1]

Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak
Datuak
IdazleaNikos Kazantzakis (1946)
Argitaratze-data2017
Generoaeleberria
Jatorrizko izenburuaΒίος και Πολιτεία του Αλέξη Ζορμπά
HerrialdeaGrezia
ISBN978-84-7178-274-8
OCLC35223018
Euskaraz
IzenburuaAlexis Zorbaren hitzak eta egintzak
ItzultzaileaLuis Berrizbeitia

Sinopsia aldatu

1930eko hamarkada, Grezia. Narratzaileak, lehenbiziko pertsonan, bidaia batean ezagututako gizon miresgarri baten requiem modura aurkeztuko digun eskuizkribuan, berarekin bizi izandako irakaspenen eta gertakarien berri emango digu. Nobelan, oinarrian, narratzaileak Kreta irlara lignito meatze bat erreskatatzeko asmoz egiten duen joanaldi baten berri ematen digu. Bidearen hasieran, beste gizon bat ezagutuko du, Zorba, eta, haren nortasun erakargarriak sorginduta, bidean laguntzeko eskatuko dio. Horrela, Kretan meatzea ireki eta elkarrekin lanean hasiko dira, nahiz eta azkenean, proiektua bertan behera geratu eta bi lagunak banandu egingo diren.[1]

Esan daiteke obra figura arketipikoak baliatuz dagoela idatzita eta, betiere, literatura klasikoaren tradizioa oroitarazten duela: Zorbaren karismak bidearen hasieran harrapatuko du narratzailea, irakurtzen ari den Jainkotiar komedia-ko gidariaren moduan; bestalde, bi gizon kontrajarriren arteko elkarrizketa filosofikoek edo Odiseoren jiteko protagonistak tradizio helenikoa oroitarazten digute.[1]

Egokitzapenak aldatu

1964an Michael Cacoyannisek Alexis Zorbaren gaineko eleberria egokitu zuen, Zorba the Greek izenburuarekin, Anthony Quinn, Alan Bates eta Irene Papas protagonista zituela. Egun ere, asko oroitzen dira, filmaz ez ezik, Mikis Theodorakis konpositoreak pelikularako idatzi zuen musika ezagunaz ere.[2] Filmak hiru Oskar sari irabazi zituen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Sampedro, Aiora. Sirena kantuak Kretan. Berria, 2017ko urriak 22, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).
  2. Lizarralde, Mikel. Pasioa versus arrazoia. Berria, 2017ko urriak 29, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).

Kanpo estekak aldatu