Ireki menu nagusia

Alexei Mikhailovitx Remizov (Mosku, 1877ko uztailaren 6agreg./ekainaren 24ajul. - Paris, Frantzia, 1957ko azaroaren 26a) errusiar eleberrigilea izan zen.

Alexei Remizov
Remizov.jpg
Bizitza
Jaiotza Mosku1877ko ekainaren  24a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Paris1957ko azaroaren  26a (80 urte)
Hobiratze lekua Sainte-Geneviève-des-Bois Russian Cemetery Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Moskuko Estatu Unibertsitatea
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta artista

BiografiaAldatu

Moskuko Unibertsitatean ikasle zelarik bota zuten ikasleek antolatutako istiluetan parte hartzeagatik, eta espetxean izan zen aldi batez. 1905ean San Petersburgon hartu zuen bizilekua, eta handik gutxira jarri zen harremanetan literaturgintzan zebiltzan idazleekin, sinbolismoaren moldeak jarraitzen zituztenekin, bereziki.

Hiriko eta nekazari-giroan, folklorean eta alegietan oinarritutako obrak idatzi zituen.

Lan nagusiak: Istoriya Ivana Semyonovicha Strailatova (1909, Ivan Semionovitx Strailatoven historia) eta Slovo o pogibeli zemli Rossii (1921, Errusiako Lurraldeko suntsipenaren kantua).

Eragin handia izan zuen 1917. urteko Iraultza aurretiko eta ondorengo idazleengan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexei Remizov  

ErreferentziakAldatu